Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Museoak gaueko bisita gidatuen jardunaldi berezia antolatuko du datorren asteazkenean, urriak 31, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, "Arimen gaua" deituriko egitasmoaren eskutik.

Izena eman nahi duten 12 urte baino gehiagoko guztiek euren erreserba egin beharko dute 945 396 210 telefonora deituta.

Sarrera ohikoa izango da.

Honako honetan Artziniegan "La pequeña Suiza" filma grabatzeko egunen aurreikuspena luzatzen dizuegu (egutegia hau alda daiteke)

URRIA

-          Ostirala 26. (Beratza Aldapa)

-          Astelehena 29. (Goiko Plaza).

AZAROA

-          Ostirala 2. (Goiko Plaza).

-          Larunbata 3. (Udaletxe Zaharra).

-          Asteartea 6. (Goienkale, Beratza Aldapa).

-          Asteazkena 7. (Barrenkale).

-          Osteguna 8. (Goiko Plaza).

-          Ostirala 9. (Goiko Plaza).

-          Larunbata 10. (Goiko Plaza).

-          Astelehena 12. (Barrenkale,Beratza Aldapa)

-         Ostirala 23. (Hotela, Goiko Plaza).

-          Larunbata 24. (Garai Plaza, Frontoia, Artekale, Beratza Aldapa).

-          Astelehena 26. (Hotela, Goiko Plaza).

-          Asteartea 27. (Soxoguti errepidea, igerilekuak).

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, urriaren 22an eta 28an, Goiko plazako aparkalekua itxita egongo dela eta bertan zirkulatzeko aukerarik izango ez dela hurrengo honetan aipatutako orduetan:

  • Urriaren 22ko gaueko 23:00etatik hurrengo eguneko, urriaren 23ko filmatze lanek bukatu arte.
  • Urriaren 28ko gaueko 23:00etatik hurrengo eguneko, urriaren 29ko filmatze lanek bukatu arte.

Larrialdi-zerbitzuek pasatzea izango dute.

Itxiera, Kepa Sojoren "La pequeña Suiza" pelikularen filmatze lanek eragin dute.

Barkatu eragozpenak.

"Bigarren Bizitza" ekimenak, berriki martxan jarritako kanpainan erakutsitako lankidetza eta laguntza eskertzeaz gain, deialdi berria egin nahi du, dagoeneko erabiltzen ez den arropa eta zapatak ematen jarrai dadin.

Gogoan izan Artziniegan laguntza behar duten 25 neska mutil direla eta, nahiz eta rropa asko bildu den, hurrengo honetan zehazten diren artikuluak behar dira oraindik ere :

  • 6 eta 7 urte bitarteko neskentzako arropa eta zapatak .
  • 7 eta 10 urte bitarteko neska eta mutilentzako arropa eta zapatak.
  • 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako arropa.

Urriaren 25era bitartean zabalik izango diren arropa biltzeko puntuak honako hauek dira:

  • Udaletxea (9:00etatik 14:00etara)
  • Arteko Gure Ama Eskola (sarrera 9:30etan eta irteera 16:30etan)
  • Liburutegia (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik  20:00etara)
  • Gazteleku (18:00etatik 20:00etara)

 

Artziniegako Udalak, azaroaren 8an, 15ean, 22an,29n eta abenduaren 13an, 20an eta 27an ¡, errehabilitazio gimnasia ikastaro berri bat antolatuko du, 18.00etatik 19.00etara bitartean.  

Ikastaroa Jubilatuen eta Pentsionisten zentroan egingo da.

Bertan parte hartu nahi dutenek, lehenago izena eman beharko dute hurrengo telefonora deituta  945 39 63 53 edo pentsionisten klubera joaz (plaza kopuru mugatua).

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02