Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

"Bigarren Bizitza" ekimenak, berriki martxan jarritako kanpainan erakutsitako lankidetza eta laguntza eskertzeaz gain, deialdi berria egin nahi du, dagoeneko erabiltzen ez den arropa eta zapatak ematen jarrai dadin.

Gogoan izan Artziniegan laguntza behar duten 25 neska mutil direla eta, nahiz eta rropa asko bildu den, hurrengo honetan zehazten diren artikuluak behar dira oraindik ere :

  • 6 eta 7 urte bitarteko neskentzako arropa eta zapatak .
  • 7 eta 10 urte bitarteko neska eta mutilentzako arropa eta zapatak.
  • 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako arropa.

Urriaren 25era bitartean zabalik izango diren arropa biltzeko puntuak honako hauek dira:

  • Udaletxea (9:00etatik 14:00etara)
  • Arteko Gure Ama Eskola (sarrera 9:30etan eta irteera 16:30etan)
  • Liburutegia (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik  20:00etara)
  • Gazteleku (18:00etatik 20:00etara)

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02