Hiribildua z eta honen auzoez gain, 1841ean hiribilduarekin bat egin zuten Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti herriek osatzen dute Artziniega. Hiribildua Artziniega ibaiaren eskuinaldean dago, ekialdetik etendako muino batean. Hainbat kantoiz lotutako Goienkalek, Artekalek eta Barrenkalek osatzen duten hirigune historikoa da hiribilduaren muina.
Izen bereko ibaiak sortzen duen haranean dago Artziniega. Ibai hori Kadaguako ibaiadarra da eta Sodupen isurtzen ditu urak, 210 m-ko altueran, gutxi gorabehera. Udalerriko gunerik altuena 692 m-ko Peñalba tontorra da, baina horretaz gain Zaballa edo Ganzorrotz mendia ere badago. Honek 635 m ditu eta Aiarako mugan dago.
Artziniegako datu estatistikoak