Udaletik ibilbide kultural bat egin dugu herriko boluntarioek egindako eskulturak eta herriko margolarien margoak elkartuz, baita Alde Zaharreko ingurune eta eraikin bereziak ere. Artea eta historia batzen dituen ibilbidea.
Eskulturak Benjamín Respaldizak planteatutako multzokoak dira, bakoitza bere esanahiarekin, Erdi Aroko Azokaren edizio ezberdinetan herriko margolariek egindako pinturak bezala.
Edukiz hornitzeko premia horrek, ikusmenaz haratago testuinguruan jartzeko bi zertzelada baino ez badira ere, eraman gaitu ere ibilbide hau egitera.
Almendra moduko Erdi Aroko egiturari eusten dion eta Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo izendatu zuen Alde Zahar bakar honetaz gozatzeko proposamen desberdina da. Artziniegako historia, artea eta paisaiaz gozatzeko modu berri bat da.
IBILBIDEA: ESKULTURA ETA PINTURAK ARTZINIEGAKO HIRIGUNE HISTORIKOAN