Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hiriska Emakume Elkarteak, Gabonetako XVIII. Azoka ASASAM Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aialako Elkarteari eskaintzea pentsatu du. 

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da ASASAM, 1989an sortua, eta haren helburua eskualdean buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei arreta integrala ematea da. Nerbioi Garaiko eskualdean egiten du bere lana.

ASASAM elkartearen xedea da buru-osasunaren hobekuntzan aktiboki laguntzea, eta hura normalizatzeko eta gizarteak onar dezan. Horretarako, laguntza pertsonalizatua ematen die buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei, euren bizitzan zehar, autonomia pertsonala eta bizitza-kalitatea lortu eta komunitatean integra daitezen.

Hori dela eta Hiriskak Asasamekin kolaboratzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Horretarako, eta betiko moduan, Artziniegako “La Encina” egoitzako kaperan izango da Hiriska, 2018ko abenduaren 1etik 9ra. Gai berriak edo egoera onean dauden gai erabiliak, etxeko opilgintza eta abar (ARROPA EZ) eramanez kolaboratzera dei egiten die herritar guztiei.  Emandako objektuak Hiriska elkartearen lokalean jasoko dira (liburutegiaren gainean), azaroaren 12tik 22ra, arratsaldeko seietatik (18:00) zazpi eta erdietara (19:30). Azken astean zehar Egoitzan jasoko dira.

Halaber, dohaintzak egiteko kontu-zenbaki bat egongo da:

KUTXABANK: 2095-3207-12-1094043238

“Konposta eta nekazaritza ekologikoa: nekazaritza ekologikoaren oinarriak eta izurriteei aurre egiteko estrategia ekologikoak” izeneko hitzaldia,

50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu Artziniegako Udalera.

EGUNA ETA LEKUA:

Azaroak 17, larunbata. Artziniegako Udaletxeko Udalbatza aretoan.

ORDUTEGIA: 11:30tatik-13:30tara.

Datorren ostiralean, azaroak 9, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Artziniegako liburutegiak ateak irekiko ditu "Sex story" hartzeko, helduntzako ipuin erotikoen sesioa, alegia. 

 

Azaroaren 14an, Irakurketa klub feminista jarriko da martxan Amurrion, oraingoan, erdaraz. 18:00etatik 20:00etara izango da Kultur Etxean. Saioak hileko bigarren asteazkenetan izango dira azaroan hasi eta maiatza arte.

Ikastaroan, aldez aurretik irakurritako liburu edo artikuli bati buruzko iritziak komentatu eta partekatuko dira. Hala, norbere irakurketa besteen ekarpenekin aberastuko da. Gainera, koordinatzaileak feminismoaren inguruko gaiei buruzko prestakuntza emango du.

Garraioa edo haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero, idatzi emaila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora edo deitu  686587889 telefonora (Mirengatik galdetu)

Asko dira "Astearte: ipuin txikiak" jardunaldiko protagonista diren haurrentzako liburuetatik sortutako istorioek eragiten duten ilusioaz gozatzen duten txikiak. Hasi berri dugun azaroan, sei izenburu berri, astearte eta asteazkenero, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Artziniegako liburutegira hurbilduko diren txiki eta helduen gutiziak asetzen saiatuko dira.

Azaroako liburuen eskaintza honako hau izango da:

  • Azaroak 6 eta 7: 'El pequeño Elliot y la gran familia'
  • Azaroak 13 eta 14: 'Tomasitaren etxe koxkorra' eta 'Nire etxea'
  • Azaroak 20 eta 21: 'El monstruo'
  • Azaroak 27 eta 28: 'Antton eta hostoak' eta 'Urtaroak ezagutzen'
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02