Asko dira "Astearte: ipuin txikiak" jardunaldiko protagonista diren haurrentzako liburuetatik sortutako istorioek eragiten duten ilusioaz gozatzen duten txikiak. Hasi berri dugun azaroan, sei izenburu berri, astearte eta asteazkenero, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Artziniegako liburutegira hurbilduko diren txiki eta helduen gutiziak asetzen saiatuko dira.
Azaroako liburuen eskaintza honako hau izango da:
- Azaroak 6 eta 7: 'El pequeño Elliot y la gran familia'
- Azaroak 13 eta 14: 'Tomasitaren etxe koxkorra' eta 'Nire etxea'
- Azaroak 20 eta 21: 'El monstruo'
- Azaroak 27 eta 28: 'Antton eta hostoak' eta 'Urtaroak ezagutzen'