Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren ostiraleko, urriak 5, eguerdiko 14:30etatik, igandeko, urriak 7, ilunabarreko 4:00ak bitartean, frontoiko aparkalekua behinik behin itxita egongo dela.

Itxiera, Motorshow ekitaldiaren bederatzigarren edizioak eragin du.

HAZI Fundazioak antolatuta,  “ Ostegun Ekintzaileak”  ekimen barruan Zure negozioa konektatuta dago? formazio jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hau urriaren 18an, osteguna, izango da Arespalditzan (Araba); gizarte etxean.

Jardunaldi honen helburua da tresna digitalen mundua eta sare profesionalak ezagutzea.

LEKUA:  Arespalditzako gizarte etxea

ORDUTEGIA:

  • 08:30 Harrera eta HAZI Fundazioaren ekintzailetzarako zerbitzuen aurkezpena.
  • 09:00 Elkar ezagutzeko dinamika.
  • 09:45 FORMAZIOA: Zure negozioa konektatuta dago? Marketing digitala 3.0.
  • 13:45 Gaztandegia izango den Ziortza esne behi-ustiategira BISITA.
  • 15:00 Amaiera eta agurra.

Izen ematea hemen

Urtetik urtera Araba osoan barrena dabilen programa koralaren testuinguruan, Aiala abesbatzak kontzertua eskainik odu datorren larunbatean, urriak 6, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jasokundeko Andre Mariaren elizan.

Sarrera libre eta doakoa.

Larunbata honetan, urriak 6, arratsaldeko 16:30etatik aurrera mus azkarreko txapelketa egingo da kiroldegian.

Informazio gehiagorako, hemen 

Herritarrei elkartasuna egiazkoa dela eta nahiz eta gutxi bada ere ahalegin txikienak ere bidea jorratzeko aukera luzatzen duela erakusteko, Rosa Vivancok eta Benjamin Respaldizak hitzaldia eskainiko dute urriaren 6an arratsaldeko 20:15etan Agustindarren Komentuan, Ekuadorrerako bidaiaren inguruan.

Sarrera libre eta doakoa.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02