Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Sodupeko igerileku estalia itxita egongo da datozen hilabeteotan, estalkia zaharberritzeko; izan ere, diseinuko zenbait akatsen ondorioz, azken urteetan nabarmen kaltetu da.

Irailaren 6an, Bilboko Lehen Instantziako 7. Epaitegiak Güeñesko Udalaren alde egin zuen igerileku estalia eraiki zuen enpresaren, igerilekua diseinatu zuten arkitektoen, obra-zuzendarien eta obraren exekuzio materiala zuzendu zuten aparejadoreen aurka jarritako salaketan; salaketa, hain zuzen, zerbitzua martxan jarri eta gutxira estalkiak izan dituen kalteak direla-eta jarri zen.

Udalak hainbat urtez erreklamazioak egin ondoren, Lehen Instantziako Epaitegiak salatutako alderdietako bat zigortu du, hau da, obrak diseinatu eta zuzendu zituzten arkitektoak: Güeñesko Udalari 162 mila euro ordaindu beharko dizkiote estalkia zaharberritzeko.

Güeñesko Udalak datorren udara arte itxaron nahi zuen obrak egiteko eta, hala, igerilekuan egiten diren jarduerei ahalik eta kalte txikiena egiteko; alabaina, estalkia gero eta kaltetuago dago, eta ondorioz, segurtasuna bermatze aldera, komenigarria da igerilekua ez irekitzea eta estalkia konpontzeko izapideak ahalik eta azkarrena martxan jartzea: obra-proiektua egitea, obrak esleitzea eta obrak exekutatzea. 

Amurrio Bidean, Aiarako Kuadrillaren babesarekin eta Vital Fundazioaren finantzazioarekin data berriak antolatu ditu "Soluciones ágiles para pymes con prisas" ikastaroentzat.

Erantsitako hurrengo dokumentuan, Ostegun Digitalak lemapean diseinatutako eskaintza zehazten da. Oraingo honetan, interesatuek, eskainitako tailer bakoitzean izena emateko aukera izango dute.   

Programa osoa

Parte hartzeko beharrezko baldintzen artean, Amurrio Bidean-ek, Aiarako Kuadrillan erroldatutako eta lanean ari direnak lehentasuna izango dutela dio.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Amurrio Bidean

Telefonoa 945 89 17 21

Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, iraialren 14ko arratsaldeko seietan hasi eta iraialren 15eko ilunabarreko hamabiak bitartean, hirigunea trafikorako itxita egongo dela eta ezin izango dela berton aparkatu.

Eragina izango duten kaleak honako hauek izango dira:

  • Goienkale
  • Artekale
  • Artekaleko aparkalekua
  • Barrenkale
  • Lehendakari Aguirre pasealekua
  • Goiko plaza
  • Dorreko aldapa
  • Beratza aldapa
  • Elizako kantoia
  • Frontoi Plaza

Dena dela, antolatzaileek adierazi nahi dute garabi zerbitzua dagoela debekatuta dauden guneetatik ibilgailuak kentzeko.

Itxiera Antzinako Merkatuaren XXI. edizioak eragin du

Artziniegako jaiak 24 ordu eskas igaro direnean, Udalak oso balantze positiboa egin gura izan du. Beste edizio batez, Artziniegako herritarrak eta jai egitarau oparo batek erakarritako pertsonak jai hauetako benetako protagonistak izan dira eta, zalantzarik gabe, erreferente izan dira, parte-hartzeari, giro onari eta kalitatezko ekintzei dagokionez. Bukatu berri diren jaiek, aisialdia, kultura, kirola eta tankera sozialeko beste ekintza batzuk lotzen jakin dute. Eta ekintzen antolakuntzan jardun izan diren, edizio aberatsa eta gustu guztiei egokitutako egitaraua antolatzen lan egin duten pertsonetan hasi eta beren parte hartzeaz edizio arrakastatsua hau egia bihurtzen lagundu duten adin guztietako gizon eta emakumeak goraipatu gura genituzke.

Kalean disfrutatzeko gogoak, kuadrillaren konpainian, familia artean edo lagun artean, beti ere bata bestearenganako errespetu osoz, eta gorabehera nabarmenik gabe handi egin dituzte programatutako ekintza bakoitza.

Zaila litzateke hitzordu bat beste baten gainetik nabarmentzea, baina harrera onak, jendearen erreakzioak eta parte hartzeak handi egin dituzte besteak beste Otxoaren kontzertua, erromeria desberdinak, adin guztietako auzokideek parte hartu duten playback txapelketa, jada tradizionalak diren bonbona eta txanbil lasterketak. Eta ezin ahaztu indaba jate herrikoia edo herri kirolekin erlazionatutako hitzordu desberdinak.

Ekintza guztiek eta parte hartze nabariak, 2018 urte honetako jai egun bakoitza, umeen eguna, gazteena, pertsona nagusiena… arrakastatsuak izan zitezela lortu dute.

Udalak, euren parte hartzeaz programatutako hitzorduak handiak izan daitezen lortu dituzten pertsonei eskerrak eman gura dizkie, baita hitzordu desberdinen antolakuntzan egunero buru belarri ibili diren pertsona, kolektibo sozial, kultural eta kirol elkarteak ere, eta behar zen unean, dena prest izan zedin lanean ibilitako langileak ezin ahaztu… beraiek lortu baitute jardunaldi bakoitzean Artziniega garbi eta txukun izan zedila.

Eskerrik asko Artziniega, bere txikitasunean handi egin duzuen guztioi!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02