Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Sodupeko igerileku estalia itxita egongo da datozen hilabeteotan, estalkia zaharberritzeko; izan ere, diseinuko zenbait akatsen ondorioz, azken urteetan nabarmen kaltetu da.

Irailaren 6an, Bilboko Lehen Instantziako 7. Epaitegiak Güeñesko Udalaren alde egin zuen igerileku estalia eraiki zuen enpresaren, igerilekua diseinatu zuten arkitektoen, obra-zuzendarien eta obraren exekuzio materiala zuzendu zuten aparejadoreen aurka jarritako salaketan; salaketa, hain zuzen, zerbitzua martxan jarri eta gutxira estalkiak izan dituen kalteak direla-eta jarri zen.

Udalak hainbat urtez erreklamazioak egin ondoren, Lehen Instantziako Epaitegiak salatutako alderdietako bat zigortu du, hau da, obrak diseinatu eta zuzendu zituzten arkitektoak: Güeñesko Udalari 162 mila euro ordaindu beharko dizkiote estalkia zaharberritzeko.

Güeñesko Udalak datorren udara arte itxaron nahi zuen obrak egiteko eta, hala, igerilekuan egiten diren jarduerei ahalik eta kalte txikiena egiteko; alabaina, estalkia gero eta kaltetuago dago, eta ondorioz, segurtasuna bermatze aldera, komenigarria da igerilekua ez irekitzea eta estalkia konpontzeko izapideak ahalik eta azkarrena martxan jartzea: obra-proiektua egitea, obrak esleitzea eta obrak exekutatzea. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02