Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, egokitzapen lanak bukatuta, bihar ASTEAZKENA, azaroak 14, Garai plazako bus geltokia indarrean egongo da berriro ere.

Aurten ere, hainbat ekintza antolatu dira Artziniegan Azaroaren 25eko kanpainaren barruan. Besteak beste, gizonen paperari buruzko hitzaldia, zurrumurru matxistei aurre egiteko tailerra, berdintasunaren aldeko multikirola eta kontzentrazioa, herriko taldeek eta banakakoek elkarrekin indarkeria matxistari ez esateko tokia. Gainera,  bideo grabazioa gauzatuko da ekintza guztia jaso eta sare sozialetan zabaltzeko.

Beraz, parte hartu ekintzetan eta aldarrikatu dezagun indarkeria matxistarik gabeko herria.

A25 Egitaraua

Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, herritar guztiak eta modu koordinatuan Euskal Herria osoan, gure hizkuntza ohiturak aldatzen saiatuko gara, horretarako euskaraz gure harremanetako erreminta erabilita eta Euskaraldia egitasmoak eskainiko dituen zenbait jarduera medio.

Honela eta egitasmoa martxan jarri baino lehen Artziniegan "Belarriprest*" eta "Ahobizi**" rolen simulakro bat egingo da, herria inguratzen duen natura ezagutzeko txango bat aitzakia hartuta.

Elkarretaratzea goizeko 11:00etan egingo da udalerriko frontoian eta adin txikikoek heldu baten konpainian parte hartuko beharko dute.

*Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

**Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

 

Azaroaren 15ean, osteguna, Gizonak eta indarkeria matxista izeneko hitzaldia egongo da Liburutegian, 18:00etan. 

Bertan, Ez:Berdin Zentroko hizlaria izango du zein den gizonen papera eta zein izan beharko lukeen izan azaltzeko. Izan ere, Ez:berdin Zentroak urte asko darama gaia lantzen: maskulinitate berriak, gizonen inplikazioa berdintasunean, gizon taldeei laguntzen.

Hitzaldia emakume eta gizonentzat izango beraz, animatu eta parte hartu!

Hiriska Emakume Elkarteak, Gabonetako XVIII. Azoka ASASAM Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aialako Elkarteari eskaintzea pentsatu du. 

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da ASASAM, 1989an sortua, eta haren helburua eskualdean buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei arreta integrala ematea da. Nerbioi Garaiko eskualdean egiten du bere lana.

ASASAM elkartearen xedea da buru-osasunaren hobekuntzan aktiboki laguntzea, eta hura normalizatzeko eta gizarteak onar dezan. Horretarako, laguntza pertsonalizatua ematen die buru-gaixotasuna duten pertsonei eta haien senideei, euren bizitzan zehar, autonomia pertsonala eta bizitza-kalitatea lortu eta komunitatean integra daitezen.

Hori dela eta Hiriskak Asasamekin kolaboratzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Horretarako, eta betiko moduan, Artziniegako “La Encina” egoitzako kaperan izango da Hiriska, 2018ko abenduaren 1etik 9ra. Gai berriak edo egoera onean dauden gai erabiliak, etxeko opilgintza eta abar (ARROPA EZ) eramanez kolaboratzera dei egiten die herritar guztiei.  Emandako objektuak Hiriska elkartearen lokalean jasoko dira (liburutegiaren gainean), azaroaren 12tik 22ra, arratsaldeko seietatik (18:00) zazpi eta erdietara (19:30). Azken astean zehar Egoitzan jasoko dira.

Halaber, dohaintzak egiteko kontu-zenbaki bat egongo da:

KUTXABANK: 2095-3207-12-1094043238

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02