Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren ostiralean, azaroak 23, arratsaldeko 20:0etatik aurrera Jasokunde Andra Mariaren parrokiara hurbiltzen diren guztiek, Fair Saturday egitasmoaren testuinguruan antolatzen den ongintzazko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. 

Gazteek pairatzen duten Artitri idiopatiko Euskadiko elkartearen aldeko hitzorduan,honako hauek parte hartuko dute:

  • Artziniegako Rock Elkartea
  • Artziniegako Dantza Taldea
  • Bleibet
  • Don´t Panic.

Fair Saturday, izaera kulturala eta bokazio globala duen mugimendu sozial bat da, urteroko azaroaren azken larunbataren inguruan ospatzen dena.

2014an sortutako ekimenak Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko 17 abesbatzei dei egin zien, artistek eurek aukeratutako gizarte proiektu desberdinen aldeko kontzertuak egin zitzaten. Emaitzaren arabera argi geratu zen Artearen eta Kulturaren inguruko mugimendu sozial bat posible litzatekeela eta are gehiago helburu solidarioak izanda. Eta horren adibide onena martxan jarritako hirugarren edizio hau izango da.

Fair Saturday-ren inguruko informazio gehiago www.fairsaturday.org webgunean

Arreta mantendu eta odola ematen jarraitzeko hiritarren konpromisoa bere horretan jarrai dezan, datorren larunbatean, azaroak 24, 10:00etatik 13:00etara, eta datorren ostiralean abenduak 7, 17:00etatik 20:00etara, odola emateko unitatea Hiriko Atean, frontoian instalatuko dute.

Odola emateko kanpainak funtsezkoak dira opor garaian, izan ere erreserbak behera eta beharrak gora egiten baitute. Hori dela eta, Artziniegako gizon eta emakumeen solidaritateari so egin eta dei egiten dizuegu odola ematen jarrai dezazuen eta hortaz bizitza ematen jarrai dezazuen.

Nork eman dezake odola?

ODOL EMATEAK ARTZINIEGAN

  • Larunbata, azaroak 24
  • 10:00etatik 13:00etara
  • Hiriko Atea (frontoian)
  • Ostirala, abenduak 7
  • 17:00etatik 20:00etara
  • Hiriko Atea (frontoian)

Inma Roizek ostriral honetan, azaroak 23 duen horretan eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, idazketa tailerra eskainiko du Artziniegako liburutegian. Interesa duten pertsona orok eta tailerrean parte hartu nahi dutenek, nahikoa izango dute bertara hurbildu eta Inmak eskainitako teknika eta jarraibidetaz gozatzea.

Datorren ostiralean, azaroak 23, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskaraldia egitasmoaren testuinguruan, txapa banaketa egingo da.

Nutribide-ko Ixone Ruiz de Gordejuela Aldama nutrizionistak elikadura osasuntsurako urratsak izeneko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, azaroak 22, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Amurrioko Zaraobe institutuko areto nagusian.

IES Zaraobe BHI Gurasoen elkarteak antolatutako hitzaldi honek sarrera librea izango du.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02