Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, gaur ostirala, 8:00etatik 12:00etara bitartean gutxi gorabehera Artekale kalea itxita egongo dela.

Itxiera Udalarekin zerikusirik ez duten lanek eragin dute.

Barkatu eragozpenak

Emagin elkartaren eskutik eta Artziniegako Udalaren eta Laia eskolaren laguntzaz, bigar ostirala, azaroak 30, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Udaletxe Zaharrak ateak irekiko ditu zurrumurru matxistei aurre egitearen inguruko hitzaldia hartzeko.

Indarkeria matxiataren aurkako egunaren testuinguruan antolatutko hitozrdua erabat doan izango da.

Aiarako Kuadrillako Eskualdeko Enplegu Planak jakinarazi gura du hurrengo lan eskaintza hauetan izena emateko epea zabalik dagoela 2018ko azaroaren 30era arte Euskadiko Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn:

  • Lorazaintzako ofizala (5 lanpostu) **eskaintzarako esteka**

    Lorazaintza, garbiketa, igeltserotza lanak burutzea Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan. 

  • Lorazaintzako kapataz arduraduna  (lanpostu 1 ) **eskaintzarako esteka**

5 pertsonez osatutako lan taldearen koordinazioa, mantentze lanak burutze aldera (lorazaintza, igeltserotza, margoketa,...) Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan

Izen emateak eta informazio gehiagorako Lanbideren web orrialdean edo Euskadiko Enplegu Zerbitzuan.

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du hurrengo lan eskaintza honetanizena emateko epea zabalik dagoela Euskadiko Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn:

  • Lorazaintzako ofizala (lanpostu 1) **eskaintzarako esteka**

    Lorazaintza, garbiketa, igeltserotza lanak burutzea udalerrian. 

Izen emateak eta informazio gehiagorako Lanbideren web orrialdean edo Euskadiko Enplegu Zerbitzuan.

Herritar guztiei aditzera ematen zaie 2018ko urriaren 18tik abenduaren 18ra bitarteko lanegunetan honako hauen 2018ko ordainagiriak borondatez ordaindu ahal izango direla: Landa eta Hiri Izaerako Obdasun Higiezinen gaineko Zerga, ibiak, IAE eta errentamenduak.

ZErga horiek ordaindu behar dituzten zergapekoek, ordainketa banku erakunde edo aurrezki kutxen bidez helbideratu ez badute, zerga zorrak Udal Gordailuzaintzan ordaindu ahal izango dituzte epe horretan, 9etik 14etara.

Epe hau bukatu ondoren, premiamendu prozedura hasiko da eta ordainketa gainkarguarekin egingo da. Dirubilketa Araudi Orokorrak adierazten duen bezala.

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02