Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 9tik 13ra bitarteko heziketa eskaintza

Arabako Foru Aldundiak abenduaren 26an jolas kirola irabazteko xederik gabeko erakundeen bitartez garatzeko 2019rako dirulaguntzen deialdia onartu zuen.

Deialdia hogeita hamar mila euroz (30.000,00 euro) hornituta egongo da gehienez, eta hauek arautuko dute: 55/2015 Foru Dekretua, urriaren 6koa, Diputatuen Kontseiluarena, zeina urriaren 21eko ALHAOn argitaratu baitzen, 2015eko urriaren 21ekoan, eta zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eskumenen arloan lehia bidez ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien oinarri arau orokorrak, eta, bestetik, Foru Agindu honen eranskinean sartzen diren berariazko oinarriak.

Informazio gehiagorako:

https://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2018/148/2018_148_04684_E.pdf

 

Artziniegako gazteek eta egun hauetan Urira hurbiltzen direnek izango dute denbora non igaro eta tarte atsegin bat pasa: Gaztelekua. Hamaika jarduera desberdin antolatuko dira gazteenek euren adin bereko beste batzuekin batera egungo betebeharrei agur esan eta irribarre bat atera diezaieten.

Eguberiretako Gaztelekuaren agenda (beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea Gaztelekuan):

 

Abenduak 26 

  • 17:30etan: Makrame tailerra

Abenduak 27 

  • 11:30etan: Hilograma tailerra

Abenduak 28 

  • 11:30etan: Mosaiko tailerra

Urtarrilak 

  • 11:30etan: Risoterapia tailerra

Urtarrilak 3 eta 4 

  • 11:30etan: Gazte Yoga

Urtarrilak 

  • 17:30etan: Sukaldaritza tailerra

 

Whatsappa txiste eta meme matxistaz beteta izateaz nekatuta bazaude, Laia Eskolak eta Artziniegako Udalak, datozen urtarrilaren 11n eta 17an Udaletxe Zaharrean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaituztete; bertan gainontzeko taldekideekin batera, zure kontrameme propioak sortu, partekatu eta eztabaidatzeko aukera izango duzu.

 

Hitzordua hurrengo egun eta orduetan izango da: 

  • Ostirala, urtarrilak 11, 17:00etatik 20:00etara
  • Osteguna, urtarrilak 17, 17:00etatik 20:00etara

Whatsappeko gerlari iztaen lagunduko digun pertsona Esti Etxebarria Galnares izango da, Berdintasunerako eragilea, Neurozientzian Doktorea, irakaslea eta hizkuntza-zale amorratua.

Txirrindularitza munduko izen handiko jendeak, hal nola, Mikel Landa, Igor Antón eta Ricardo García txirrindulariek, eta bi gurpiletako munduko ospe handiko lasterkariek, Joseba Beloki, kasurako, Ainara Hernando (Ciclismo a Fondo-ko kazetaria) Verónica Cano (Arbitro-epaile Nazionala), Aritz Arberas (Astana Team-eko prestatzaile fisikoa) eta Tomás Amezaga (Movistar Team-eko mekanikaria) lagun izango dituzte, datorren asteazkenean, abenduak 26, arratsaldeko 19:30etan, Artziniegako Museoan antolatuko den "El otro ciclismo" hitzaldira ahalik eta jende gehien erakartzen.

Artziniegako Udalak, Artziniegako Museoak eta Artziniega eta Aiarako txirrindulari elkarteek antolatutako hitzaldia.

Sarrera libre eta doakoa.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02