Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aurten ere, Aiala Txirrindularitza elkarteak abian jarri du "Probatu txirrindularitza" programa didaktikoa, Artziniegako Udalaren laguntzaz. Programa horren helburua da bizikleta sustatzea umeen artean, jolas arloan zein lehia-kirolean. Programaren asmoa da umeei irakastea bide-segurtasuneko oinarrizko arauak eta bizikleta nola erabili, eta umeak txirrindularitza munduan sarraraztea. Horiez gain, ez dugu ahaztu behar umeak noizean behin txirrindulariak direla eta trafiko arloko zenbait arau errespetatu behar dituztela, istripuak ekiditeko.

Programa didaktiko hori, aurreko urteetan bezala, Arteko Gure Ama ikastetxean egingo da asteazkenetan, 17:45tik 18:45ra. Programa guztiz dkoako da. Bizikleta egoera onean izatea behar da, besterik ez.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02