Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 udaberriko Alarma Egoeratik eratorritako ondorio ekonomikoak ahal den neurrian arintzeko laguntzeko deialdiaren baitan, 24.600 euro ordainduko ditu jasotako 28 eskaeren artean, eskaera guztiak onartu baitira. Abonatzeko kantitateak autonomoei ordainduko zaien 700 euroetatik, 1.100 euroetara doaz, azken hauek publikoari zabaldutako alokairuan dauden eta Alarma Egoeran ixtera behartutako lokaletan jarduten diren autonomoei zuzenduta.
Datozen egunetan ordainduko dira.

Udaletik gure egiten dugu ez bakarrik enpresa edo saltoki txikien artean dagoen kezka, baita gure udalerriko ostalaritzaren kezka ere. Zorionez, merkataritza-sare honek eutsi dio iragan hilabete gogor hauei, ez arazorik gabe, baina egia da ere epe laburreko etorkizuna ez dela hobeagoa. Tokiko merkataritzan eta ostalaritzan erosketak egiteko ohitura hartzen jarraitzeaz gain, Udalak ziurgabetasun-egoera hau gainditzen lagunduko duten ekimenen alde egiten jarraitzeko konpromisoa duela adierazi nahi dugu.

Artziniegan Bizi eta Erosi!

Gaur, Aiaraldea Eskualdeko Beldur Barik lehiaketaren 6. edizioa aurkeztu da Orozkon, 11. edizioa orokorrean. Beste behin ere ere, txapelketaren helburua gazteen artean genero indarkeria prebenitzea da.

Ekitaldia Orozkoko Udaletxeko Bilkura Aretoan izan da. Bertan, Orozkoko alkateak, Pedro Mari Intxaurragak, eta Berdintasun zinegotziak, Idoia Camachok, txapelketaren nondik norakoak azaldu dituzte. Laia Eskola Aiaraldearen testuinguruan berdintasunaren alde lan egiten duten udalerrietako eta Kuadrillako ordezkariak aritu dira aurkezpenean.

Lehiaketaren oinarriak

Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek neska-mutilek ezberdintasun egoerei Beldur Barik jarrerarekin nola egiten dieten aurre erakutsi behar dute; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jokaeren bidez.

Hiru kategorietan lehiatuko dira parte-hartzaileak: 12 eta 13 urte bitarteko nerabeak, 1. kategorian; 14 eta 19 urte bitartekoak, 2. kategorian; eta, azkenik, 19 eta 25 urte bitarteko gazteak, 3. kategorian.

DBHrik ez duten herrietan, gainera, LHko azken zikloko ikasleek hartuko dute parte, hots, 10 eta 12 urteko haurrek. Kasu honetan, parte-hartzaileek udal berdintasun teknikariei bidali behar dizkiete lanak, posta elektronikoz, edo aurrez aurre entregatu pendrive baten bitartez.

Kategoria bakoitzeko, 150 euroko saria banatuko da. Sari banaketa ere Orozkon izango da, azaroaren 27an, asteazkenean. Lanak bidaltzeko epea azaroaren 5ean, ostegunean, amaituko da eta, aipatutako kasuan izan ezik, beldurbarik.eus webgunearen bitartez kudeatuko da.

Informazio gehiago: Aiaraldeko Berdintasun Zerbitzuetan eta beldurbarik.eus

Artziniega: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Tfno: 686587889

Talerraren helburua emakumeak beraien sexualitatearen beharrez eta nahiez kontzientziatzea da, konfidantza handitzeko, horrela, debeku eta genero agindu gabeko sexualitatea bizitzeko.

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02