Artziniegako Udalak 2019ko jaietako zenbait ekintza aprobetxatu zituen ACNURen Espainiako Batzordearekin (Iheslarientzako Nazio Batuen Agentzia) lankidetzan aritzeko, ACNURekin Elkartasunezko Herrien Sarearen esparruan. 2021 honetan, nahiz eta festarik ez ospatu, elkarlanean jarraitu nahi dugu, Artziniegan egingo diren bi kultur emanaldiren bidez. Irailaren 4an, larunbatean, "Urbasa" txalaparta eta zirku ikuskizuna, eta 11n, larunbatean, Kuttune taldearen kontzertuaren bidez. Gutxienez euro bateko sarrera sinboliko eta borondatezkoarekin laguntzea, eta aparte, ACNURen Bizum zenbakia erraztea, beste kopuru batekin lagundu nahi duenarentzat. Kultura eta elkartasuna Artziniegan.
Udalak jakinarazten du, irailaren 1eko 07:00etatik aurrera Hiriko Ateko aparkalekua itxita egongo da irailaren 13ra arte. Arrazoia agertokia jartzea da, hainbat kultur jarduera egiteko, baita haurrentzako barraka batzuk jartzea ere.
Barkatu eragozpenak.