Udalak etorkizuneko Artziniegako hirigintza definituko duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da, horretarako, herritarrekin lehen hurbilketa bat egingo dugu udalerriaren diagnostiko bat ateratzeko.
Artziniegako Udaletik Galdetegi Orokor hau betetzera animatzen zaituztegu herritarrei, eta eskerrak ematen dizkiegu proiektu honetan emandako denbora eta dedikazioagatik.
Galdetegiak Udaletxean zein Liburutegian daude eskuragarri eta, formatu digitalean, hemen sakatuta.
Aurrez aurre eman daiteke edo posta elektronikoz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (iritsi dela baieztatzeko erantzuna itxaron), 2023ko martxoaren 20a baino lehen.
Lehenik eta behin, basogintzako praktikak eta egurraren aprobetxamendu eta garraio-prozesuak gogoratzen lagunduko digun film dokumental bat ikusiko dugularik, Irati bezalako baso mitifikatu bati buruzkoa. Ondoren, bere ikuspegi eta ezagutza eskainiko diguten aditu batzuen arteko solasaldia garatuko dugu.
Bertaratzen zaretenok ekitaldi guztia zuzenean ikusteko aukera izango duzue, eta azkenean, hizlariekin galderak eta ekarpenak partekatzeko aukera. Hala ere, jardunaldiaren zati bat, solasaldia, Youtubeko habien kanalean zuzenean emango da.
Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, sartu web orrian: https://basoa.org/.../basogintza-lehena-oraina-eta-geroa
