Udaleko Jendearentzako Arreta Zerbitzua, telefonoz zein aurrez aurre, 09:00etatik 14:00etara dago ezarrita, astelehenetik ostiralera. Laster berrantolatuko da zerbitzu hori, eta, beraz, gogorarazten da ordutegi horretatik kanpo, hau da, 08:00etatik 09:00etara eta 14:00etatik 15:00etara, ez dela telefono bidezko edo aurrez aurreko arretarik izango.
Errespetatu ordutegia, mesedez.
Udal honek, 2020ko urriaren 8an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Artziniegako udal mugartean kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren aldaketari.
Ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu 2020ko azaroaren 11n 128. zenbakiko ALHAOn argitaratutako iragarkiaren bidez jendaurrean jarri ostean. Hortaz, behin betiko onetsitageratzen da, honako testu honekin:
Ohar honen bidez, jakinarazten dizuegu aurten, 2021an, mendi martxa ez dela egingo (Artziniega Ibilaldia). Covid 19a transmisioaren prebentzioari buruzko araudiak ez du onartzen eta osasun egoerak ez du aholkatzen ere.
Gauzak horrela, hurrengo edizioan elkar ikustea espero dugu, beti bezala, martxoaren lehen igandean. Ordura arte, zaindu.
Halaber, adierazi nahi dizuegu egungo osasun alerta egoerak irauten duen bitartean, Ganzorrotzeko jarduerak eten eginda jarraituko direla. Posiblea denean, berriro hasiko dira, Bazkideen Batzar Nagusia hasita. Garai aproposa egiteko izaten denean, bertaratzeko deialdia jasoko duzue.
Udal honek, 2020ko urriaren 8an egindako ohiko bilkuran, Artziniegako udalerrian kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren aldaketari hasierako onarpena ematea erabaki zuen. Jendaurreko erakustaldian erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartu da. Ordenantza honen aldaketa, eranskin bat gehitzeko beharrari erantzuten dio, Artziniegako tokiko nekazaritza eta abeltzaintza produktuen hileko merkatu bat antolatzeko aukera emango duena. Merkatu horretan saltzaileak, artisau gisa edo modu tradizionalean zuzenean landu, ekoitzi eta/edo eraldatutako produktuak bilduko ditu. Lurreko Merkatua izena eman zaio. Osasun-baldintzek uzten duten bezain laster martxan jartzea da helburua, eta hilabete bakoitzeko laugarren igandean egingo litzateke, Garai Plazan, edo, bestela, arrazoi metrologikoengatik, “Toñín Luengas” udal-frontoian.