Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Maiatzaren 11tik, aurrera zabalduko dutela ezagutzera eman duten saltokien gida eguneratua uzten dizuegu.

 Elkarlanerako plataforma hori publikoa da, eta bere irtenbideak eta tresnak enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eskura jarri nahi dituzten eragile guztiei irekita dago.

Irtenbide teknologikoak aurkitu ahal izango dira beren jarduerari eusteko eta eraldaketa digitaleko eta urrutiko laneko prozesuetan aurrera egiteko, zibersegurtasunaren arloko tresnak eta aholkuak, eta abar. Kolaboratzaileen zerrenda bat ere badu, interesdunek haiekin erraz harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, bai eta eskura dituzten finantzaketa-tresnak ere.

Atariaren esteka hurrengoa da: https://acelerapyme.gob.es/

Orain kalera paseatzera edo ariketa fisikoa egitera atera ahal garela, Gaztelekutik erronka bat bota digute: hurrengo argazkiak nondik aterata dauden ezagutzea eta perspektiba berdinetik gurea ateratzea eta igotzea.

Anima zaitez!

(Eta gogoratu ezin dugula guardia jaitsi kalean gaudenean, gorde ezazu segurtasun-distantzia, ez ukitu edozein gainazal komun eta eskuak ondo garbitu)

https://es-es.facebook.com/936201156421991/videos/531909994149045/

Lehen eskuko informazioa jaso nahi baduzu, batu zaitez Artziniegako Udaleko WhatsApp bidezko informazio-zerbitzura:

Gorde telefono-zenbakia (600761107) zure kontaktuetan eta bidali WhatsApp bat "alta" hitzarekin.

Eman iezaiezu zure kontaktuei, bereziki aita-amamei, osaba-izebei, ama-aitari...

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02