Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udaletik ibilbide kultural bat egin dugu herriko boluntarioek egindako eskulturak eta herriko margolarien margoak elkartuz, baita Alde Zaharreko ingurune eta eraikin bereziak ere. Artea eta historia batzen dituen ibilbidea.

Eskulturak Benjamín Respaldizak planteatutako multzokoak dira, bakoitza bere esanahiarekin, Erdi Aroko Azokaren edizio ezberdinetan herriko margolariek egindako pinturak bezala.

Edukiz hornitzeko premia horrek, ikusmenaz haratago testuinguruan jartzeko bi zertzelada baino ez badira ere, eraman gaitu ere ibilbide hau egitera.

Almendra moduko Erdi Aroko egiturari eusten dion eta Eusko Jaurlaritzak monumentu multzo izendatu zuen Alde Zahar bakar honetaz gozatzeko proposamen desberdina da. Artziniegako historia, artea eta paisaiaz gozatzeko modu berri bat da.

IBILBIDEA: ESKULTURA ETA PINTURAK ARTZINIEGAKO HIRIGUNE HISTORIKOAN

ARGARZKI-GALERIA

Hurrengo asteazkenean, irailak 2, Artziniega magiaz beteko da.
Magialdia ekinenaren barruan ekintza ezberdinak garatuko dira arratsalean zehar.

18:00etan umeentzako magia taillerra egingo da Garai Plazan (edo Frontoian, eguraldiaren arabera). Edukiera 15 umeetara mugatuko da.

18:00etatik 19:00etara mago batek Artziniegako kaleetatik ibiliko da magia egiten.

19:30etan “Toñín Luengas” Frontoian ekintzeei amaiera emango zaio Magia ikuzkisunarekin.

Ekintza guztietan prebentzio neurriak jarraituko dira

Aiaraldeko Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak gaur goizean aurreratu digunez, Artziniegako etxeetara iristen den urari egindako analisiak adierazten du guztiz egokia dela ura kontsumitzeko, haren koloreagatik dei batzuk jaso ondoren. Iluntasun arazoak aste honetan atzemandako matxura konpontzeko egindako lanen ondorio izan daitezke. Nolanahi ere, alderdi hori ere aztertuko da, konpontzen saiatzeko.
Barkatu eragozpenak.

Udalak herritarrei jakinarazi nahi die datozen hilabeteetan, Goienkaleko Kultur Etxearen eraikinean dagoen EGUNEKO ARRETARAKO ZENTROAREN FUNTZIONAMENDUA ETA ERABILTZAILEEI ARRETA emateko zerbitzuaren kontratua datozen urteetarako esleitzeko prozedura irekiaren deialdia argitaratuko duela.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02