Udal honek, 2021eko urriaren 14ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskineko c) epigrafearen (udal bide publikoen lurzoruaren, lurgainaren zein lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia) 1. apartatua aldatzeari.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da. Iragarki hau ALHAOn argitaratu (Azaroak 4)eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun izango dira interesdunek egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin ahal izan ditzaten. Egun horietan aipatutako erabaki horren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hori behin betiko bihurtuko da.
Udal honek, 2021eko urriaren 14ko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Artziniegako Udalaren kaleen, landa bideen, baso pisten, lursailen eta mendien aprobetxamendu berezia arautzen duen ordenantzari.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da. Iragarki hau ALHAOn argitaratu (Azaroak 4) eta hurrengo egunetik aurrera hogeita hamar egun izango dira interesdunek egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin ahal izan ditzaten. Egun horietan aipatutako erabaki horren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hori behin betiko bihurtuko da.