Ikazkina datorren igandea, abenduak 16, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Artziniegako Museora hurbilduko da, txikiek Olentzerori igorri nahi dioten eskutitzak jasotzeko asmoz.
Ezinbestekoa izango da aurrertiaz hitzordua eskatzea 945 39 62 10 telefonora deituta.
Hiriska emakumeen elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzarekin, Eguberrietako gozogintza lehaiketaren hogeigarren edizioa antolatuko du datorren ostiralean, abenduak 14.
Azken buruko eta goxokiak 17:30etatik 18:00etara bitartean bilduko dira Udaletxe sarrean.
Parte hartzaile guztiei landare bat eta bonboiak emango bazaizkie ere, hauek izango dira banatuko diren hiru sari nagusiak:
- Aurkezpen onenari saria
-Prestaketa onenari saria
- Zapore onenari saria
Gozoki eta azken burukoak lehiaketa bukatutakoan aretoan bertan dastatuko dira eta sari banaketa arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko dute.
Datorren larunbatean, abenduak 15, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Artziniegako Agustindar Mojen Konbentuak, Mendieta Kultura elkarteak, Artziniegako Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako "De Bach a Kurtag" kontzertua hartuko du, Gonzalo Martin biolajotzailearen eskutik.
Kontzerturako sarrera doakoa izango da bazkideentzat, gainontzekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Abenduaren 15ean, 11:00etatik 13:30etara bitartean, Artziniegako udal liburutegiak ateak irekiko ditu, Urizahar elkarteak, Artziniergako Udalarekin batera, jostaiulen bilketa solidarioa hartzeko. Egoera onean dauden jostailuak baldin badituzue, etxean lekua okupatzen eta inork erabiltzen ez baditu...ez zalantzarik izan eta lagundu...
Zure jostailuek beste ume batzuen irribarrea eragin dezakete.
Arreta mantendu eta odola ematen jarraitzeko hiritarren konpromisoa bere horretan jarrai dezan, datorren ostiralean abenduak 7, 17:00etatik 20:00etara, odola emateko unitatea Hiriko Atean, frontoian instalatuko dute.
Odola emateko kanpainak funtsezkoak dira opor garaian, izan ere erreserbak behera eta beharrak gora egiten baitute. Hori dela eta, Artziniegako gizon eta emakumeen solidaritateari so egin eta dei egiten dizuegu odola ematen jarrai dezazuen eta hortaz bizitza ematen jarrai dezazuen.
ODOL EMATEAK ARTZINIEGAN