Astelehen honetan Altxorraren Bila izango dugu, eta bihar, asteartea, Alberto Martinez Gutierrez-Barquinekin bisita gidatua; oraingoan, Arteko Santutegira hurbilduko dira. Asteazkenean, hilaren 22an, ekintza estreinatuko dugu: baratze ekologikora bisita Soxogutin. Taldeak 8 urtetik aurrerako zortzi partaidekoak izango dira eta irteera 10:00etan udaletxetik. Oraindik plazak daude, beraz, ama, aita, animatu zuen alaba edo semea! Eta 23an, ostegunean, Ganzorrotz mendi taldeak irteera gidatuko du 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Goizeko 10:00etan, udaketxetik abiatuta, Gordelizerako bide zaharretik San Antonio-Gordeliz-La Venta-Las Caseriasetik eta frontoira buelta.
Anima itzazu eta apuntatu 945 396353 telefonora deituz eso udal-bulegoetan.