Datorren ostegunean, otsailak 8, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Udaletxeak, Berdintasunerako foroaren batzarra hartuko du. Hitzorduaren helburua, 2017 urtearen ebaluazioa egin eta martxoaren 8aren inguruko egitaraua antolatzea izango da.
Artziniegako Udalak antolatutako hitzordua.
Iragan urtarrileko 31ko ALHAOaren 13 Alean, irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeei kultura jarduerak egiteko emango zaizkien dirulaguntzen 2018ko deialdia argitaratu zuten. Hona kontsulta egiteko esteka:
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa/ekintzen eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra bitarteko heziketa eskaintza
Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra bitarteko ekintzen eskaintza
Urtero legez, Arabako foru Aldundiak Arabako zaindari San Prudentzio eta Estibalizko Amaren omenezko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko txapelketa martxan jarri du.
Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzu, adi hurrengo honetan azaldutako oinarriei. Lanak aurkezteko epea martxoaren 6an bukatuko da.
Sari bakarra izango da eta irabazleak 1.000 euro poltsikoratuko ditu.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, 2018rako Ondasun Higiezinen gaineko zergaren eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren hobarietarako eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte zabalik izango dela.
Ordenantza bietarako hobari-eskaerak Udaletxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, urte bakoitzeko urtarrilean edo otsailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Udaleko bulegoak, Udalaren webgunea, 2016ko abenduaren 11 eta 14ko ALHAO.