Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Gazteen Euskal Behatokiak pandemiaren egungo egoerari buruzko beste inkesta bat zabaldu die Euskadiko gazteei 

#NolaDaramazu? online inkesta Gazteen Euskal Behatokiak abian jarri duen bigarrena da, gazteek pandemiari buruz duten iritzia, egoera horrek beren bizitzetan dituen ondorioak eta azken egunotan indarrean jarri diren neurriak bertatik bertara jasotzeko. 

Martxoan, konfinamenduaren hasieran, Gazteen Euskal Behatokiak Covid19ari buruzko aurreko inkesta bat egin zuen gazteen egoera ezagutzeko. Inkesta horri 3500 gazte baino gehiagok erantzun zioten, eta emaitzek agerian utzi zuten gazte askok birusaren hedapenaren prebentzioarekin zuten erantzukizuna eta konfinamendu-egoera horretara egokitzeko zailtasun gehien zutenekin adierazi zuten konpromisoa. Ikasketetan, enpleguan edo familia-harremanetan izandako eraginari buruzko informazio asko ere bildu zen orduan. 

Oraingo honetan, halaber, ahalik eta gazte gehienek parte hartzea interesatzen zaigu, jakiteko zer-nolako eragina izaten ari den Covid-19 beren asmo eta jardueretan, zerk kezkatzen dituen gehien eta zer iritzi duten aste honetan ezarri diren neurri berriei buruz. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02