Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniega, MAZOKA, MARRAZKI AZOKA, ilustrazio eta marrazketa jaialdiaren parte bat hartzeko aukeratu duten hamar udalerrietako bat izan da. Orain arte, Gasteizen egiten zen, eta aurten, lehen aldiz, Arabako gainerako tokietara bidaiatzen du. Estatu mailan aipagarria den jaialdia, 40 marrazkilariren obra eta produktu ilustratuak deskubritu eta erosteko aukera emango duen erakusketa (www.mazoka.org).

Marrazki festa txiki horietako bat Artziniegan lurreratuko da abenduaren 18an. Aperitibo gisa, Barrenkaleko erakusleiho batean ikus dezakezuen lana dugu -Basandere edo Marrazkilariaren Basoko Anderearen irudia-. Egilea Mercedes de Bellard da, nazioarteko argitalpen garrantzitsuetan eta Movistar, Coca Cola edo Apple bezalako sinaduren publizitate-kanpainetan argitaratu duen artista ezaguna. Artziniegarako luxu bat, hurrengo hilabeteetan gurekin izango duguna. Hitzordu hori Artziniegara ere heldu da, gure bizilagun bati esker: Marta, MAZOKA jaialdiaren, alma mater. Eskerrik asko Marta eta Pablo!

La imagen puede contener: una o varias personas, texto que dice "MARRAZKI AZOKA MERCARO EROSI! ¡COMPRA! MARRAZKIAREN FESTA! MAZOKARABA ZURE HERRIAN: OBRA ILUSTRATU RRALDOIAREN URKEZPENA, MARRAZKI AZOKA MARRAZKIEN ERAKUSKETA ETA SALMENTA-EREMUTX .ILUSTRAMATOIA BARRUANMARRAZKILARIAK MARRAZKILARIAK KARTOIZKO MAKINA! XIKIENENTZAKO TAILERRA: ETORRI GOGOKO DITUZUN MARGOEKIN! ARTZINIEGA ABENDUAK 18, OSTIRALA, 17:30 VIERNES. 18 DICIEMBRE WWW.MAZOKA.ORG ¡LA FIESTA DEL DIBUJO! MAZOKARABA EN TU PUEBLO: PRESENTACIÓN OBRA ILUSTRADA GIGANTE. PEQUEÑA MUESTRA EXPOSITIVA DE VENTA MARRAZKI AZOKA, ILUSTRAMATÓN: ¡LA MÁQUINA DE CARTÓN CON DIBUJANTES TALLER PARA TXIKIS: ¡VEN CON TU ROTU FAVORITO! SU INTERIOR!"

2020 urtea, zeinen jada azken hilabetea bizitzen ari garen, zaila izan da zentzu guztietan, bakoitzak, neurri handiagoan edo txikiagoan jasan ditu osasun-pandemia horren ondorio kaltegarriak eta honek eragindako krisi ekonomiko eta gizarte krisi gogorrak.
Udal bezala ere gerrikoa estutzea eta aurreikusitako gastuak murriztea egokitu da. Urtearen erdialdean, udal talde guztiek aho batez onartu zuten gastuen partida jakin batzuk "izoztea", gastu-aurreikuspenak ez ukitzea, diru-sarreren beherakadari aurre egiteko beharragatik.

Orduan onartu genuen ez ukitzeko partida horietako bat Gabonetako argiztapena izango zela. Eta horrela izango da. Aurten ez da dirurik erabiliko gure kaleetako batzuei Gabonetako eta jaietako kutsu hori emango dien ohiko argiztapena jartzeko. Hala ere, horrek ez du esan nahi Artziniega argiztatuko ez dugunik. Horregatik, Udaletik -iaz bezala udal eraikinetako balkoietan bere argiak jarriko dituenak- zuen balkoia, leihoak, fatxada, lorategia... zuen Gabonetako argiekin apaintzera gonbidatu nahi zaituztegu. Nork bere kalea argiz apaindu dezala. Argiztapen hori bazter guztietara irits dadin. Herria egiteko modu bat ere izan dadila. Hemen jarraitzen dugula esatekoa. Gabonetan, azken batean, argia, pandemia honen tunelaren amaierako argi hori, zeu izan zaitezela. Guztiok izan gaitezen.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02