Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Telebistako iragarki bat dago egunotan, non «pikutara 2020!» esaten baitu bihotzez protagonistetako batek, amamak, familia Gabonetako mahaiaren inguruan eserita dagoela. Onerako edo txarrerako, 2020. urtea ez dugu inoiz ahaztuko. Diferentziak eta ondorioak alde batera utzita, gure belaunaldi zahar eta iraganekoen 36. urtea izango da guretzat. Ulertzen eta gainditzen zaila den urtea, baina beste urte bat gure bizitzan. Hauskor sentitu gara, eta, aldi berean, besteengandik hurbil. Grisez eta ñabardurez betetako urtea, memoria indibidualerako eta kolektiborako.

Hizkuntza bakoitzak, bere aberastasunaren baitan, beste hizkuntza batek itzuli ezin dituen hitzak ditu, hots, beren esanahia antzeko beste termino batez hornitu ezin direnak. Portugesez bada halako bat: saudade. Saudade falta da, irrika. Saudade zigorraren eta zorionaren arteko egoera emozionala da. Triste egotea eta afektuak uztartzen ditu. Inoiz itzuliko ez denaren zapore gazi-gozoa nahasten du.

Saudade. Horrela labur genezake 2020ak utziko diguna. Sentimenduen nahasketa. Orain, amaieraren hasiera izan behar du 2021ak. Hala izatea nahi dugu. Artziniegak, hobeto edo okerrago, pandemia honen enbidoa jasaten jakin du. Orain ezin dugu guardia jaitsi, baina ibiltzeari ere ezin diogu utzi. Orainaldian jardun eta etorkizunean pentsatu. Izan ere, 2021 ere ez da erraza izango. Baina ez ditugu ilusioak ahaztu behar. Pertsona gisa, familia gisa, talde gisa, herri gisa. Gizarte gisa. Zaindu zure burua eta besteak. 2021ean ikusiko dugu elkar.

Eguberri on eta urte berri on.

Joseba Vivanco Retes

Artziniegako Alkatea

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02