Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Udalak jakinarazi nahi du joan den apirilaren 8an argitaratu zela BOEn 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, Espainiako Estatu osoan nahitaez bete beharrekoa. Izan ere, lege berri horrek zuzenean ekarri du uztondoak erretzea debekatzea. Horretarako, jendeak baimena eskatzen zien bai Aldundiko Mendi sailari, baldin eta erretzea onura publikoko mendian bazen, edo Udalari, hiri-lurzoruan bazen. Legeak nekazaritza eta baso hondakinak erretzea debekatzen du, lastoa edo inausketa-adarren hondarrak beste mota bateko hondakinekin parekatuz. Hau da, jada ez da baimenik emango eta, beraz, ezingo dira erretze horiek egin; aitzitik, hondakin horiei irtenbide bat eman beharko zaie, birziklatzeko moduan, adibidez konposta egiteko edo txikituz. Artziniegako Udalak, udalerri gehienek bezala, ez du baliabiderik inausketetatik, mozketetatik edo garbiketetatik datozen zabor horiek berrerabiltzeaz arduratzeko; beraz, goragoko beste erakunde batzuekin koordinatuta hondakinen sorrera horri irtenbide bat ematea erabaki arte edo Legea aldatu arte, partikular bakoitzak birziklatze hori bere gain hartu beharko du, eta jakitun izan beharko du erretzea debekatuta dagoela eta zehapenak ekar ditzakeela: 100.001 eurotan hasi eta 3.500.000 euro arte doazen isunak.

 Ekaineko igandeetan herriko sei ostalaritza-establezimenduk hartu dute parte pintxo proposamenarekin.
Bigarren postuan, eta distantzia laburrera, Plaza kafetegia sailkatu da. Guztira, 68 boto baliodun izan dira.

Bestalde, Udala harremanetan jarriko da 50 euroko hiru sariak irabazi dituzten hiru pertsonekin. Hiru sariok establezimendu irabazlean gastatuko dira, zozketa gaur arratsaldean egin da.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten sei establezimenduei eta pintxoa dastatu duen jendeari.

Saria uztailaren 10eko eguerdian emango zaio.

pin

Tamaina handiko bilketa-zerbitzua erabiltzeko arauak gogoraraztea.
Tresnak eta tamaina handiko tresnak biltzeko zerbitzuak hileko egutegi bat du udalerri bakoitzeko, eta egutegi horretan zehazten dira erabiltzeko egunak eta arauak. Egutegi hau publikoa da eta https://www.cuadrilladeayala.eus/web orrian kontsulta daiteke.
Jasotzeko, 900 101 476 doako telefonora dei daiteke, edo App-aren bidez, linea berdea. Udalerriari dagokion bilketa-egunaren bezperan uzten dira tresnak. Beste instalazio batzuk ere erabil daitezke: Laudioko garbigunea, Amurrioko garbigunea eta Okondoko garbigunea.
egutegia

Gaur, osteguna, ekainak 30, arratsaldeko 18:00etan 750aren Pintxoak dastatu eta baloratu dituzten artean taberna irabazlean kontsumitzeko 50€ko 3 bonoen zozketa egingo da Udaletxeko sarreran, eta Pintxo irabazlea jakinaraziko da.

pintxozoz

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02