Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako Landa Garapenerako Zabaia Elkarteak “Barazki kontserbak eta euren merkaturatzea” ikastaroa antolatuko dute, urriaren 2an eta hilabete bereko 31ra bitartean. Ikastaroa Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako ikastaroa da hau.

Gasteizko Gizarte Etxea eta ikastetxe desberdinetan elikadura eta osasunari buruzko formakuntzan eskarmentu handia duen Edurne Albaina García sukaldariak zuzendutako eta Sartu Arabak eskainitako tailerrak honako helburua izango du: izena eman duten pertsonei, gure ortu eta negutegietan hazitako fruituei etekina ateratzeko oinarrizko ezagutza eta teknikak eskaintzea, kontserbak prestatzen ikasi eta bakoitzak bere kabuz teknika horiek euren etxeetan ezarri ditzatela.

Ikastaroko edukiek honako gaiak jorratuko dituzte: fruitu, barazki edo leka desberdinen kontserbazio sistema desberdinen azalpena (kontserba naturalak, oliotan, ozpinetan, galdarraztuta, izoztuak, …), saltsa, ongarri, fondoak, konfiturak, marmeladak, likoreak edo jeleak, baita fruitu azukreztatuak, fruitu lehorrak, azken burukoentzako fondoak edo gomazko goxokiak ere egiteko modu desberdinen nondik norakoak. Era berean, barazki eta fruituen prestatzea berme osoz egiten eta komertzializatzen direla erakusteko, elikagaien higiene eta kontrolari buruzko informazioa ere eskainiko da.

Bertatik bertarako ekoizpen eta ondorengo kontsumo iraunkorraren alde 

Ikastaroak ez ditu landare, barazki eta fruituen kontserbazioari buruzko oinarrizko ezagutzak soilik eskaini nahi. Aiarako Kuadrillan, zenbait nekazal ekoizpenetako produktu, behin jaki bihurtuta, saltzeko asmoa izan dezaketela jakinda, tailer hau antolatuta, lehen sektoretik eratorritako bertako elikagaiak sortzeko ideia martxan jarri nahi da, honela, Eskualdea, “ekoizpen eta kontsumo iraunkorrak ahalbidetuko duten bertatik bertarako” produktuen interesgune bihurtzeko bidea irekiz.

Informazio gehiagorako:

Ikastaro teoriko-praktikoan parte hartzen dutenek euren kontserba propioak egiteko aukera izango dute. 100 ordu iraungo ditu ikastaroak eta Izoriako Gizarte Zentroan egingo da (Erripa z/g), goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 14:30ak bitartean.

Izen emateak:

  • Zabaia LGE (Elexalde auzoa 3. Arespalditza) 945 39 90 13
  • Amurrio Bidean: 945 89 17 21
  • Laudio Garapen Agentzia: 94 403 49 80
  • Sartu Araba: 94 672 77 73

HAZI Fundazioak, "Landa eremuko ostegun ekintzaileak" programaren testuinguruan, irailaren 28an, Maturanako INGRAVITY Dreams zentroan, marketin eta salmenten inguruko ikastaroa eskainiko du.

Ostegun ekintzaileak liburuxka

16 eta 29 urte bitartean badaukazu, etorri eta animatu zaitez!!


Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Txertatu Merkatuan programarekin jarraitzen du.

Ekimen honek profil laborala motibazioaren bidez eraikitzea bilatzen du eta gazteetako aktibatze soziala. Prestakuntza-maila baxua edo titulaziorik gabe dauden 29 urte bitarteko gazteei zuzendudata dago.

Programak abendurarte iraungo du, eta bi fasetan banatua egongo da. ‘Egokitu’ delakoan profil laborala landuko dute, persona bakoitzaren ezaguta eta gaistasunetatik abiatur. Bigarren fasean, “Trebatu” izenekoan 100 orduko 3 tailer burutuko dira: Gizarte eta osasun arreta ematea oinarrizko sukaldaritza eta oinarrizko instalazio elektrikoko muntaketa . Programari amaiera ematen zaio praktika denboraldi batekin.

NORENTZAT: Aiaraldeko pertsona langabetuentzat
PREZIOA: Doakoa
LEKUA: Laudioko Garapen Agentzian
INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK: Programa honen inguruko informaziogehiago Garapen Agentzian bertan eska liteke, Arza eraikinean,
94 403 49 80 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

Atzo hasi eta irailaren 27ra bitartean, Artziniegako Udalak, hasi berri den 2017-2018 ikasturtean udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko deialdia ireki du.


Deialdia C1 (EGA)-rainoko edozein mailatako taldeak sortzeko da, eta ikasturtean zehar gutxienez 165 eskola-ordu emateko (5 ordu astean gutxi gorabehera). Hala ere, ordu gutxiagoko taldeak sortzeko aukera aztertuko da.


Izena ematea gauzatu nahi dutenek hurrengo honetan eransten den inskripzio-fitxa bete beharko dute eta Udaletxean entregatu irailaren 27ra bitartean.


Izena emateko epea itxi ondoren, Amurrioko AEK-k ikastaldeak sortzeko aukera aztertuko da eta inskribatuei dagokien informazioa emango zaie.


Udal beka: Ikasturtearen hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote. Ikasturte amaieran udal beka eskatu ahalko da, eta baldintzak betetzen dituztenei, matrikularen %50 arte itzuli ahalko zaie.


Informazio gehiago Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:

945399122 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02