Datorren irailaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aiarako Emaumeen Gelak ateak irekiko ditu ofizialki. Hitzordua Elexalde 2 helbidean izango da, Arespalditzan eta hauxe bukatu eta berehala, Virginia Imazek zuzendutako eta umorea eta emakumeak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko du. Emozio biologikoei eta kulturalei buruz hausnartuko dute bertan bildutakoek. Horretarako, ariketak egingo dituzte, barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea aterateko.
Informazio gehiagorako:
Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat egin du txikizkako merkataritza sustatzeko, haren balioak bultzatu eta nabarmentze aldera.
"Bikain pentsa, bakan-bikain erosi" esloganarekin, ekimen honek nahi du, batetik arabar txikizkako merkataritzaren irudiari prestigioa eman eta bere agerikotasuna handitu; eta bestetik, kontsumitzaile arabarraren arreta erakarri eta haren erosteko ohituretan eragin.
Hori dela eta, zurea bezalako dendak bilatzen ditu aldundiak, balio profesional eta sozialagatik nabarmentzen direnak. Hau da, bai zure "expertise" edo negozioaren ezagupenagatik, bai tokiko ekonomian egiten duzun trakzio lanagatik eta arabar auzo eta herriak humanizatzeko egiten duzunagatik.
Ekimen honetan parte hartuko duzulakoan, atxikitzeko inprimakia beteta bidali helbide honetara:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Laudioko Kultura Etxeko Etxe Nagusiak datorren urriaren 5ean, 16:45etatik 19:45tara, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldia hartuko du "Zein ondorio ditu jaten dudana?" lemapean.
Helburuak:
» Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko.
» Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, herriek euren elikadura eta ekoizpen sistemaren inguruan erabakitzeko duten eskubide bezala ulertuz. Baita elikagai nutritiboetara sarbidea izateko eskubidea ere, kulturalki egokiak, eta eskuragarriak eta era iraunkorrean ekoiztutakoak.
» Gure elikadura ereduan aldaketek txirotutako herrialdeetako ekoizleetan izan dezketen eragina aztertzea.
» Talde, erakunde eta interesa duten pertsonen arteko aliantzak sortu.
Norentzat:
» Ekoizleak, nekazariak, abeltzainak, etab.
» Sektoreko elkarteak, kontsumo taldeak nahiz enpresak.
» Sektorearekin lotura duten instituzio nahiz erakunde publikoak.
» Gaian interesa duten partikularrak.
Izen emateak:
Irailaren 29 baino lehen www.ongdeuskadi.org (plaza kopuru mugatua)
Informazio gehiagorako
* Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Telefonoa: 945 28 07 45