Txirrindularitza munduko izen handiko jendeak, hal nola, Mikel Landa, Igor Antón eta Ricardo García txirrindulariek, eta bi gurpiletako munduko ospe handiko lasterkariek, Joseba Beloki, kasurako, Ainara Hernando (Ciclismo a Fondo-ko kazetaria) Verónica Cano (Arbitro-epaile Nazionala), Aritz Arberas (Astana Team-eko prestatzaile fisikoa) eta Tomás Amezaga (Movistar Team-eko mekanikaria) lagun izango dituzte, datorren asteazkenean, abenduak 26, arratsaldeko 19:30etan, Artziniegako Museoan antolatuko den "El otro ciclismo" hitzaldira ahalik eta jende gehien erakartzen.
Artziniegako Udalak, Artziniegako Museoak eta Artziniega eta Aiarako txirrindulari elkarteek antolatutako hitzaldia.
Sarrera libre eta doakoa.
Dena presta dagoeneko Artziniegan, datorren asteazkenean, abenduak 26 egingo den Bizi Jaiaren hamahirugarren edizioari paso emateko.
Adin guztietako txirrindularientzako prestatutako proba da Bizi Jaia. Goizeko 11:30etan parte hartzaile guztiak frontoi inguruan bilduko dira, handik gutxira, 11:45tan, Artziniega eta Sojo bitarteko 10 kilometroko lasterketari paso emateko. Eta 12:00etan aldiz, lasterketa motzaren txanda helduko da: 4 kilometroko lasterketa, Artziniega eta Sojoguti lotuko dituena.
Artziniegako txirrindularitza klubak eta Aiarako txirrindularitza elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzaz antolatutako irteerak, txirrindulari profesionalekin lasterketan aritzeko aukera luzatuko die txirrindularizale guztiei.
Prestakuntza-jarduera abenduaren 27an aurkeztuko da ofizialki.
Prestakuntzak 70 orduko iraupena izango du, eta aurreikusi da 2019ko urtarrilaren 8an hasiko dela.
Prestakuntza horren xedea da ezagutzak, teknikak eta lanabesak ematea, merkataritza-jarduera errazteko eta helburuak betetzeko. Halatan, errentagarri bihurtuko da merkataritza-ahalegina, salmenta-teknika eraginkorrak edo enpresa baten kudeaketa (enpresaren tamaina gorabehera) profesionalizatzen lagunduko duten teknikak garatuz.
Prestakuntza-jarduera aktibo dauden eta arlo horretan interesa duten pertsonentzat da, izan besteren kontura lan egiten dutenak izan euren kontura dihardutenak. Kopuruaren % 30 langabeentzat ere izan daiteke.
Ikastaroan honako arlo hauek jorratuko dira: salmenta-prozesuak; merkataritza‑tekniken aplikazioa (salmenta gurutzatuak, produktu eta zerbitzuen erakusketa, aurrez aurreko eta aurrez aurrekoa ez den komunikazioa…); bezeroen jarraipena eta fidelizazioa; gatazken ebazpena; eta, kexen eta erreklamazioen kudeaketa eraginkorra.
Metodologia batez ere praktikoa izango da, eta, saio teoriko bakoitzaren ostean, emandako gaiaren berariazko lanabesak jorratuko dira, ikasitakoa aplikatu eta praktikan jartzeko (produktu edo zerbitzuen simulazioa, merkataritza-elkarrizketak, salmenta-‑argumentario eraginkorra…).
Prestakuntza astearte eta ostegunetan emango da, 16:00etatik 19:30era, eta 2019ko martxoaren 12an amaituko da.
Ikastaroa Hobetuzek finantzatuko du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, eta sartuta dago “Salmenten Merkataritza Kudeaketa” (Lanbide) profesionaltasun-ziurtagirian.
Argibide gehiago lortzeko edo izena emateko, interesdunek Amurrio Bidean-eko telefono-zenbakira dei dezakete 945891721 edo posta elektronikora idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Datorren astelehenean, abenduak 24, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Eguberrietako Herri Duatloiaren hamargarren edizioaz gozatzeko aukera izango dugu. Lasterketa, Artziniegako txirrindulari klubak eta Aiarako txirrindulari elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzaz antolatuta dago.
Zehatz mehatz, 16:30etan frontoi ingurutik (izen emateko gunea egongo den leku berean) txikientzako lasterketa (6 urte baino gutxiagokoentzat) abiatuko da eta 16:45tan aldiz gazteen lasterketari paso emango zaio (14 urte baino gutxiagokoentzat)
Senior lasterketa honela banatuko da:
Datorren igandean, abenduak 30, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Artziniegako Antzerki taldeak, Toti Martinez de Lezea idazlearen "El niño de la Encina" lana antzeztuko du Arteko Gure Amaren Santutegian.