Artziniegako Udalak jakinarazi nahi du, tamaina handiko hondakinak hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren ostiralean egingo direla.
Zerbitzua eskatzeko telefono berria honako hau da 900 101 476
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren igandeko, martxoak 3ko "Yarri memorialaren" 10 mendi ibilaldia dela eta, udal pilotalekua itxita egingo dela goizeko 7:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera.
Era berean gogoratzen zaizue, ibibladia dela eta, txakur guztiak loturik egon behar direla, hitzorduan parte harttuko duten mendizaleen artean gertakaririk izanez daitezen.
Barkatu eragindako endredoak.
Artziniegako Udalak kakorratz-lanak egiten ikasteko tailerra martxan jarriko du martxoaren 13tik maiatzaren 29ra bitartean.
Izena eman nahi duten guztiek inskripzio orria bete beharko dute eta udaletxean aurkeztu edo bestela, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora igorri, beti ere otsailaren 25etik martxoaren 6ra bitartean.
Bertan erroldatutako 9 pertsonetako gutxieneko taldea osatu beharko da jarduera martxan jarri dadin. Aurrekoan ikastarotik kanpo geratu zirenek lehentasuna izango dute.
Ikastaroaren ordutegia: 16:30tik 18:30etara.
Tailerraren prezioa:
Ganzorrotz mendi taldeak eta Artziniegako Udalak jakinarazi nahi dizue, datorren igandean, martxoak 3, Artziniegako X. ibilbidea "Yarri memoriala egingo dela. Ibilaldiak bi ibilbide desberdin izango ditu:
Bi ibilaldiak leku berean hasi eta bukatuko dira, udal pilotalekuan, alegia. Ibilbide luzea goizeko 8:00etan hasiko da eta laburra aldiz, goizeko 9:30etan.
Izena eman nahi duten orok edo informazio gehiago behar dutenek jar bitez harremanetan ibilaldiaren antolatzaile den Ganzorrotz mendi taldearekin bere web orrialdean: www.ganzorrotz.wordpress.com
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuarekin batera, Saltokitik Enpresara programa martxan jarri du, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako ekimena zeinek, Euskadiko saltokietako arduradun edo jabeei euren saltokietako lehiakortasuna hobetzeko laguntza eskaintzen dion. Horretarako euren saltokietako kudeaketa hobetzeko teknikak eskaintzen zaizkie.
Interesaturik bazaude edo informazio gehiago beharko bazenu, bota iezaiozu begirada bat honako honi:
Izena emateko epea: otsailaren 27ra bitartean zabalik
Izena emateko modua:bete ezazu Inskrpzio orria
Lekua: Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa
DOAKOA
Informazio gehiagorako:
Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa. Zumalakarregi etorbidea 33, 1 esk. (01400 Laudio/Llodio) 946722801 eta 944030578 telefonoak