Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Lucart talde italiarrak honako hauek behar ditu Artziniegako bere instalazioetan lan egin dezaten: erosketa kudeatzaile bat, diruzaintzarako arduradun bat, barne kontrolerako arduradun bat eta kontabilitaterako beste arduradun bat.

Lau lanpostu eskaintzak finkoak dira

Lau lanpostu eskaintzetariko baten batek interesatzen bazaitu, hurrengo esteka honetan klik egin eta erresgistra zaitez: 

4 lanpostu finkoren eskaintza Artziniegan

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 12tik 18ra bitarteko heziketa eskaintza

Gozoak egiten trebea baldin bazara, gozogintzak guztiz erotzen bazaitu eta besteek ere zure abileziaren berri izan dezaten nahi baduzu... Artziniegako Udalak antolatutako Aratusteetako Ogi Txigortuen Lehiaketan parte har ezazu.

Hurrengo esteka honetan lehiaketako oinarriak eskura ditzakezu; jakizu lehiaketa datorren larunbatean egingo dela, Udaletxe Zaharrean 

Aratusteetako ogi txigortu lehiaketaratusteetako ogi txigortu lehiaketa

Artziniegako Udalak, 25 sarrera ditu datorren igandean, otsailak 18, arratsaldeko 18:30etan Mendizorrotza futbol zelaian  DEPORTIVO ALAVESek R.C.DEPORTIVOren aurka jokatuko duen futbol-partida ikusteko.

Interesa duten pertsonek sarrerak erreserbatzeko aukera izango dute, Udaletxera joanez edo 945.39.63.53 telefono-zenbakira deituz, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektronikoa igorriz. Erreserba egiteko izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dira.

Sarrerak izen-emateko hurrenkeraren arabera entregatuko dira. Udalerrian bertan erroldatuek lehentasuna izango dute.

Hurrengo esteka honetan 2018ko Aratusteak direla eta antolatutako egitarau osoa eskura dezakezue

2018ko Aratusteak

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02