Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Latxa Esnea etxeak gidatutako Talde Operatiboak, bertan lankide direla Landaola, Arabalanda, Bizkaimendi –Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak–, Ekolber eta Neiker, abian jarri du “latxa ardien ustiapenetako artilearen balorizazioa” izeneko proiektu berritzaile bat, ardi latxaren artilearen erabilerari ohikoa ez den alternatiba bat emateko helburuarekin eta oso kontziente izanik LANKIDETZA edo elkarlana dela sektoreak dituen zailtasunei irtenbidea aurkitzeko oinarria.

Gaur egun, latxa ardien ustiapenetako artile gordina kudeaketa zaila duen hondakina da, gastuak bakarrik sortzen dituena.

Proiektu hau abian jartzearekin latxa ardien artilearen bolumen guztiari irteera egonkorra eman nahi zaio, artile mota hau aparteko bihurtzen duen espezifikotasuna aprobetxatuz.

Artile honek duen keratina natural kopuruari esker, eta disolbagarririk gabe trata daitekeenez, latxaren artiletik soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo lor daitezke, baratze eta berotegietako landare igokarien tutore moduan erabiltzeko.

Soken prototipo hauek ekoizpena bultzatu aurretik, beharrezkoa izango da negozioaren behar kuantitatibo eta kualitatiboak beteko dituen artile-horniketaren diseinu eta kudeaketa lan bat egitea, ustiapenetan beraietan lana antolatzeko oinarri bat finkatuko duena, ondo planifikatu eta baldintza justuetan artile hori modu egokian hornitu ahal izan dezaten.

Latxa ardiaren sektorearekin dugun konpromisoa da, sektore horrek berez sortzen duen jasangarritasun soziala zein ingurumen arlokoa mantentzen jarraitzeko, eta aldi berean alderdi ekonomikoa ere bultzatzeko, jarduera errentabilizatzen laguntzeko ustiapen horietan sortzen diren produktuetako bat balorean jartzearen bidetik.

Nor da nor Talde Operatibo honetan

  • Latxa Esnea Koop. Jaio zenetik garbi izan du eta mantendu du elkarrekin lan egitearen bidetik indartu egiten direla kide bakoitzaren ahaleginak, helburu bateratua lortzeko. Horren harira kooperatiba honetan elkartu ziren latxa artaldeak zituen hainbat artzain, emakume zein gizon, sektorearen traktorea den erakunde moduan jokatzen duen egitura emanaz, eta horrela elkartu nahi izan da proiektu hau aurrera eramateko egokia den diziplina desberdinak elkartzen dituen taldea.
  • Ekolber: Artilea oinarri hartuta plastiko biodegradagarria egiteko beharrezko den teknologiaren garapenera bideratua dagoen enpresa. Prototipoak egiten ditu, eta haren propietateak neurtuko ditu.
  • Neiker: Teknologia zentro gisa, artileari eman dakizkiokeen erabileren gaineko ezagutza zientifikoa emango du, bai eta ingurumen aldetik duen inplikazioaren ikerketa, eta proiektuan ematen joango diren urratsak balidatu ahal izateko beharrezkoak diren probak ere bai.
  • Landa Garapenerako Federazioak: Lurralde bakoitzetik dauden ordezkaritzen bidez, lotura zabalagoa egingo dute sektore guztiarekin, eta ekoizleen eta tokian tokiko eragileen dinamizazioa ere bai, garatuko diren soluzioak erabiltzeko dauden beste aukera batzuk identifikatzeko eta erakusteko. Arabalanda, Landaola eta Bizkaimendi dira, Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak, hain zuzen ere.

“Latxa ardien ustiapenetako artilearen balorazioa” izeneko proiektuan egin den lana Nekazaritzaren produktibitate eta jasangarritasun arlorako Berrikuntzarako Elkarte Europarraren (BEE-AEI) Talde Operatiboen sorrera eta funtzionamendurako laguntzari atxikitzen zaio, eta % 80an Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsa (LGENF-FEADER) funtsaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez dago finantzatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren (UE) 35. artikuluan aurreikusiak dauden lankidetzarako laguntzen bidez.

Musika, antzerkia eta tankera desberdinetako hitzaldiak izango dira nagusi 55 urte baino gehiago dituzten gizon eta emakumeei zuzendutako programan. Programa apirilean eta maiatzean egingo da. L

 

 

55 urte baino gehigokoentzako programa:

Apirlak 10: Musika, Rondalla Gasteizen eskutik

Apirilak 17: “PENSIONES. LA VIDA SE ALARGA, EL TRABAJO ESCASEA Y
LOS SUELDOS SE ACORTAN”.
Hizlaria: Jorge Gómez. Ekonomialaria.

Apirilak 24: “TALLER PARTICIPATIVO PRÁCTICO SOBRE SUCESIONES Y TESTAMENTO.
Hizlaria: Ana Mendia. Abokatua.

Maiatzak 8: CONFERENCIA: "ARTROSIS DE CADERA"
Hizlaria: Jorge Guadilla. Arabako Unibertsitate Hospitaleko Mediku Traumatologoa

Maiatzak 16: RISOTERAPIA: "DE MAYOR QUIERO SER..." Barreterapia. Antzerki taldea: Pánico Escénico

Artziniegako Udalak, 30 sarrera ditu datorren igandean, martxoak 25, arratsaldeko 18:00etan Buesa Arenan  Baskoniak Mutakit Fuenlabradaren aurka jokatuko duen saskibaloi-partida ikusteko.

Interesa duten pertsonek sarrerak erreserbatzeko aukera izango dute, Udaletxera joanez edo 945.39.63.53 telefono-zenbakira deituz, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektronikoa igorriz. Erreserba egiteko izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dira.

Sarrerak izen-emateko hurrenkeraren arabera entregatuko dira. Udalerrian bertan erroldatuek lehentasuna izango dute.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Martxoaren 19tik 25era bitarteko heziketa eskaintza

Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, Arabako Foru Aldundiak bisita tematikoak antolatuk oditu berak kudeatzen dituen museoetan, Herrialdeak eskutatzen dituen altxor miresgarrienak ezagutera emate aldera.

"Kondairetako Araba" deituriko egitasmoak gidatutako bisitak antolatuko ditu 12:00etatik 13:00etara bitartean, Aste Santuk oegun guztietan. 

Museo bakoitzeko egitaraua honako hau izango da:

Osteguna martxoak 29 
• Bibat, Arabako Arkeologia Museoa
Kondairetako tokiak

• Arabako Arte Ederren Museoa
Errituak eta ohiturak landako euskal gizartean

 

Ostirala martxoak 30 
• Arabako Arma Museoa
Kondairetako armak
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat.

 

Larunbata martxoka 31
• Bibat, Arabako Fournier Karta Museoa
Kondairetako kartak

• Arabako Natura Zientzien Museoa 
Kondairetako natura 
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat. 

 

Igandea apirilak 1 
• Iruña-Veleia, Erromatar Hiria
Bisita gidatua. 

**Sarrera doan edukiera bete arte
**Hobe aldez aurretik erreserbatzea telefonoz

- BIBAT- Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa • Tel. 945 203 707
- Arabako Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Álava • Tel. 945 181 918
- Arabako Arma Museoa / Museo de Armería de Álava • Tel. 945 181 925
- Arabako Natura Zientzien Museoa / Museo de Ciencias Naturales de Álava • Tel. 945 181 924
- Iruña-Veleia • Tel. 618 539 353

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02