Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HAZI Fundazioak antolatuta, “Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioak baditu arrakastarako klabeak? jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 26an, osteguna, izango da IBAI-GANE Jatetxean, Amoroton (Olaeta).

Negozio-ideia bat errealitera eramateko aholkatzea eta ideia honi CANVAS ereduaz balio eranstea dira jardunaldi honetako helburak, aukera berriak sortzeko ekintza plana diseinatuz.

LEKUA: IBAI-GANE Jatetxea

ORDUTEGIA:

  • 09:30–13:30 Formazioa CANVAS
  • 13:30-14:30 Bazkaria (aukerakoa 15 €)
  • 14:30-17:00 Formazioa

Informazio gehiagorako:

HAZI Fundazioa - 688 81 50 45 Leticia

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

55 urte baino gehiagokoentzako gelek, datorren asteartean, apirilak 17, gori-gorian eta aldarrikapen bat baino gehiago eragin duen gai bat gertutik ezagutzeko aukera luzatuko dute: pentsioen gaia, alegia.

Jorge Gómez ekonomilaria datorren asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Udaletxe Zaharrean izango da, "Pentsioak. Bizia aurrera doa, lana eskasa da eta soldatak geroz eta txikiagoak" deituriko hitzaldian parte hartzeko asmoz. 

Sarrera libre eta doakoa.

Traktoreen jabeei jakitera ematen zaie, 2018ko apirilaren 24an, goizeko 10:00etan, IATko Aztertze Unitate bat etorriko dela udalerrira. Beraz, traktoreak edo atoiak aztertu behar dituzten gustiak aipatutako egunean udal igerilekuetako aparkalekura etor daitezke. 

Prezioa: 41,18 euro.

Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?

Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako. 

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.

Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:

NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA

  • Apirilak 19, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA

  • Apirilak 26, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Amurrio Bidean ReforAmurrio Enpresaldea Telefonoa: 945 891721 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT

  • Maiatzak 3, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Zabaia LGE, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretoa Telefonoa: 945 105226 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK

  • Maiatzak 10, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

GERRILLA-MARKETINA  SUSTATZAILEENTZAT

  • Maiatzak 17, 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Laudio Garapen Agentzia, Arza Eraikina- Hiru Gurutzeta Telefonoa: 94 4034980 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

2018ko Zaindariaren Jaiak antolatzeko bileran, ez da batzorde antolatzailerik eratu. Hori dela eta, talde, kuadrilla, elkarte eta partikularrei eskatu nahi die Udalak zer jarduera egin nahi dituzten proposatzeko, eta nahi dituzten proposamen eta iradokizunak helarazteko.

Jaiak abuztuaren 31tik 9ra bitartean ospatuko dira.

Proposamenak Udaletxeko Erregistroan eman daitezke edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali.

Proposamenek hurrengo informazioa eman beharko dute:

  • Egin beharreko proposamena
  • Antolatzen duen taldea
  • Jardueraren gutxi gorabeherako aurrekontua
  • Jarduera egiteko lehentasunezko eguna eta ordua
  • Beharrezko materiala eta azpiegitura

Proposamenak aurkezteko azken eguna 2018ko maiatzaren 4a izango da.

Ondoren, egitaraua osatuko duten jarduerak zehaztuko dira.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02