Datorren igandean, maiatzak 27, Arabako arkeologia eta naipeen Fournier museoek “Sare sozialak historian. Jokoa erromatarren garaian” deituriko jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen dizuete.
11:30etatik 14:00etara museoek ateak irekiko dituzte bertako nondik norakoak ezagutzera hurbildutako guztiei jokoan aritzeko aukera ere eskaintzeko. Eta bertan eskainiko diren jokoak honako hauek dira:
TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)
TERNI LAPILLI (Artzain jokoa)
DUPLUM MOLENDINUM (Bederatziko alkerkea)
CALCULI edo LUDUS CALCULORUM (Lotu bost)
TABULA (Dado taula)
EL STOMACHION (Buru-hausgarria)
NUCES CASTELLATAE (Intxaurrak eta gazteluak)
IACTUS VENERIS (Kurkuluxak)
SERIAE (Intxaurrak galdara)
TESERAE (Dado eta godaleta jokoa)