Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ekainaren 30ean Asteroideen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horregatik marrazki lehiaketa antolatu du Artziniegako liburutegiak.

Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 4ra arte epea zabalik izango dute lanak liburutegian lanak aurkezteko.

Lehiaketako oinarriak

Eta etorkizuneko artistek inspiraziorik beharko balute, ez bakarrik unibertsoaren eta asteroideen inguruan, jakin bezate, liburutegian irakurketarako gida prest dela Asteroideen Nazioarteko Eguna dela eta. 

Irakurketa gida: Unibertsoa

Ipuinak eta yoga bezalako mundu desberdinak bat egingo dute Artziniegako Liburutegiak antolatutako hurrengo hitzorduan. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da, liburutegian bertan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta 6 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduko da.

Sarrera libre eta doakoa.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Maiatzaren 7tik 13ra bitarteko heziketa eskaintza

Munduko puzkerrik handiena zein den ezagutzeko aukera eta ipuinek eskaini dezaketen bestelako istorio eta aldrebeskeriak zain dituzue maiatzean ere, astearte eta asteazkenetan. Hilabete honetako astearte eta asteazkenetan, Artziniegako udal liburutegian zain izango dituzuen ipuinak hauek izango dira arratsaldeko 17:30etatik aurrera:  

  • Maiatzak 8 eta 9 : “Gorila bat” eta “Nola sentitzen zara?”
  • Maiatzak 15 eta 16 : “Una pareja diferente” eta “Una familia normal”
  • Maiatzak 22 eta 23 :“Munduko puzkerrik handiena”
  • Maiatzak 29 eta 30: “El Monstruo de la sra. Mo”
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02