Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Korterraza Araba laburnetraien jaialdiaren laugarren edizioa Artziniegara helduko da ekainaren 29an, Artekale plazan kaleko zine bat instalatu eta 22:00etatik aurrera egungo laburmetrai onenak eskaintzeko.

Aurreko edizioetan emaitza ezin hobeak eskuratu ostean, Kultura Kalean! elkarteak beste urte batez, herrialde osora Korterraza eramatea erabaki du, doako udako zine gau handiak eskaintze aldera. 

Hurrengo honetan, edizio honetako liburuxka uzten dizuegu, proiektatuko diren laburmentraien informazio zehatza izan dezazuen :

Korterraza liburuxka

Epaitegien Elkartearen eraketa berria dela eta, jakinarazten da, 2018ko ekainaren 11tik aurrera, Artziniegako Bake Epaitegia ASTELEHENETAN, 9:00etatik 14:00etara jendearentzat irekita egongo dela, Udaletxeko 1. solairuan.

 

****BAKE EPAITEGIKO TELEFONO ZENBAKIA: 945 39 66 32 *****

Artziniega Museoak, Artziniegako Udalaren laguntzaz, Patricia Sesar, Fernando Ciuffo baritono eta Saadat Ismayilova piano jotzailearen eskutiko kontzertu lirikoa eskainiko du datorren larunbatean, ekainak 16, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, udalerriko parrokian.

Antolatzaileek espero duten ikusmin handia dela eta, kontzertua leku handiago baten egin dadila ekarri du: Jasokunde Gure Amaren parrokia.

Sarrera libre eta doakoa.

Aiara Oinez elkarteak, Aiarako Udalaren laguntzarekin, egunerokotasunean haur eramaileak soinean eramateari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean, ekainak 15, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Arespalditzako Udaletxeko aretoan.  

Hitzaldia Eneritz Allue Pérezek eskainiko du,  www.eneamatxo.com webguneko arduradunak.

Arabako foru Aldundiak, Aiarako Kuadrillak, Aiaraldeko bost udalek eta Arabako Euskara Zerbitzuak, hurrengo denboraldian, begiraleek Aiaraldean antolatzen diren udaleku desberdinetan euskaraz sozializatzen jakin dezatenerako doako bina ikastaroa antolatu dituzte.

Ikastaroak honako hauek dira:

--Hau jolasa baino gehiago da! Hasierako saioa, ekainak 28, 17:00etatik 20:00etara Luiaondoko Otueta Zentro Sozialeko aretoan. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 25a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan

--Hau jolasa baino gehiago da! Sakontze ikastaroa (iragan urtean hasierako saioa egin zutenentzat) Bi sesio izango ditu:

ekainak 21, 17:00etatik 20:00etara Amurrioko Kultura Etxeko areto nagusian. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 18a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan

ekainak 26, 17:00etatik 20:00etara Laudioko udaletxeko balio anitzeko aretoan. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 21a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan

Ikastaroa egitren dutenek ziurtagiria jasoko dute.

Aldundiak euskaraz sozializatzeko diruz lagundutako programetan, ezinbestekoa da begiraleek hasierako saioaren ziurtagiria izatea.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02