Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Datorren larunbatean, uztailak 7 "Artziniega, bere ondarea" argazki erakusketaren inaugurazio ofiziala egingo da Udaletxe Zaharrean, arratsaldeko 18:00etan (sarrrera librea). Bertako artitsta diren Roberto González eta Lorea Rementeríaren lanek, zenbait egile zaleturen beste 12 obrekin batera lekua partekatuko dute. Guztiek ere helburu bera izango dute: Artziniegakoa bezalako ondare paregabearen edertasuna ezagutzera ematea.
Erakusketa ateak irekita izango ditu uztailaren 7tik 28ra bitartean.
Artziniegako liburutegia kalera! Udan ere irakur-zaletasunaz gozatzen jarraitze aldera, Artziniegako liburutegiak, urtero bezala, bilbioterraza antolatuko du aurten ere.
Espazio irekia, goizeko 9:30etatik 14:30etara, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokiako atariak eskaintzen duen aukera hau galdu gabe, irakurle amorratuek, aire librean irakurtzen jarrai dezatenerako.
Eskaintza zabala eta anitza izango da: liburuak, aldizkariak, egunkariak "ipuin txikiak", tailerrak eta mahai-jokoak... guztia ere Artziniegaraino hurbiltzen direnak edo bere herriaz gozatzeko aukera dutenak, hala egiten jarrai dezaten, modu jostari, dibertigarri eta produktiboan gainera.
Ze hobeagorik, denbora librea, literaturak eskaintzen dizkigun irudimen eta istorio liluragarrien eskutik gozatzea baino? Ondo baino hobeto dakite, hilabete bakoitzero legez Artziniegako liburutegira, gure txikiei letren magia eskaintzeko asmoz hurbiltzen diren ipuin txikiek! Oraingo honetan espazio paregabe batera hurbiltzen dira (parrokiako atarian kokatutako bilbioterrazara) eta ez ohikoa den ordutegian (eguerdiko 12:00etan). Etzazue zalantzarik izan eta apunta itzazue zuen agendatan uztaileko astearte eta asteazkenetarako antolatutako ipuin txikiak:
Artziniegako Udalak informatu gura du, 2018ko maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko lanegunetan honako hauen 2018ko ordainagiriak borondatez ordaindu ahal izango direla: 1 seihilekoko zaborra, ura eta estolderia zerbitzuak.
Informazio gehiagorako hemen
BANKUETAN HELBIDERATUTAKOAK KOBRATZEKO EGUNA: 2018-07-03 (uztailak 3)