Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak 2018-2019 ikasturtean udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko deialdia irekiko  du irailaren 4tik 27ra.

Deialdia C1 (EGA)-rainoko  edozein mailatako taldeak sortzeko da, eta ikasturtean zehar gutxienez 165 eskola-ordu emateko (5 ordu astean gutxi gorabehera). Hala ere, ordu gutxiagoko taldeak sortzeko aukera aztertuko da.

Izena emateainskripzio-fitxa bete eta Udaletxean entregatu irailaren 4tik 27ra arte.

Izena emateko epea itxi ondoren, Amurrioko AEK-k ikastaldeak sortzeko aukera aztertuko da eta inskribatuei dagokien informazioa emango zaie.

Udal beka: Ikasturtearen hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote. Ikasturte amaieran udal beka eskatu ahalko da, eta baldintzak betetzen dituztenei, matrikularen %50 arte itzuli ahalko zaie.

Matrikula prezioak:

1,78 € / eskola-ordua (248 ordu baino gutxiagoko ikast.)

1,70 € / eskola-ordua (gutxienez 248 ordu dituzten ikast.)

Informazio gehiago Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:

945399122 /  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren igandean, irailak 9, goizeko 9:00etan hasi eta 11:00ak bitartean, gutxi gorabehera, Geltoki plazako zutoina zabalik izango dela.

Irekiera marmitako eta patata tortilla lehiaketek eragin dute.

Datorren ostegunean, irailak 6, eguerdiko 12:00etan, Arespalditzako balio anitzeko aretoan bilera egingo da, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamenduak martxan jarri duen fruta-arbolen landaketak burutzeko dirulaguntza lerro berria azaltze aldera.

INFORMAZIO BILERA

  • Osteguna, irailak 6
  • 12:00etan
  • Arespalditzako erabilera anitzeko aretoa

Artziniegako frontoiak, eskuz binakako bina partidu jasoko ditu datorren larunbatean, irailaren 8an, gaueko 21:00etatik aurrera.

22 tantutara heltzeko lehen saioa, Ainhoa Urien-Oihana Orbegozo jokatuko dute Amaia Araiztegi- Maider Mendizabalen kontra. Partidu hau bukatu eta berehala lehia berri bat hasiko da, Mendia-Artola, Karregal-Madariagaren kontra. 

ESKUZ BINAKAKO PARTIDUAK ARTZINIEGAKO FRONTOIAN

Irailak 8, larunbata, 21:00etatik aurrera:

- Ainhoa Urien-Oihana Orbegozo,  Amaia Araiztegi- Maider Mendizabalen kontra

- Mendia-Artola, Karregal-Madariagaren kontra

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02