Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren ostegunean, abuztuak 2, goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Artekale kalerako sarrera itxita egongo dela.

Itxiera, kale horretako 21. zenbakiaren parean egin beharreko lanek eragin dute.

Barkatu eragozpenak. 

Eguneko Zentroak eta Udal Liburutegiak hiri-baratzea antolatu dute. Jarduera hori orain erabiltzen ez den hiri-eremuari erabilera ematean datza, Eguneko Zentroko eta Udal Liburutegiko erabiltzaileek natura eta ingurumenarekin harremanetan ekintzak egin ahal izateko.


Hiri-baratzea Kultur Etxearen, liburutegiko eraikinaren, ondoan dago.

Ekintza soziokultural honen bidez honakoa lortu nahi da:

 Elikadura eta bizimodu osasungarriagoa sustatu.
 Kanpoko ekintzaren bidez adinekoen parte-hartzea sustatu.
 Belaunaldien arteko harremanak sendotu.

Antolatzaileek, naturaz eta baratzagintzaz gehiago jakin gura duten guztiei dei berezia egin nahi die, espazio berri honetara hurbildu eta erabiltzen has daitezenerako. 

Arreta mantendu eta odola ematen jarraitzeko hiritarren konpromisoa bere horretan jarrai dezan, datorren asteazkenean, abuztuak 8, 17:00etatik 20:00etara, odola emateko unitatea Hiriko Atean, frontoian instalatuko dute.

Odola emateko kanpainak funtsezkoak dira opor garaian, izan ere erreserbak behera eta beharrak gora egiten baitute. Hori dela eta, Artziniegako gizon eta emakumeen solidaritateari so egin eta dei egiten dizuegu odola ematen jarrai dezazuen eta hortaz bizitza ematen jarrai dezazuen.

Nork eman dezake odola?

ODOL EMATEAK ARTZINIEGAN

  • Asteazkena, abuztuak 8
  • 17:00etatik 20:00etara
  • Hiriko Atea (frontoian)

Aurtengo Musika Hamabostaldiak bere lehen geldunea egingo du Artziniegan abuztuaren 3an. Jasokundeko Gure amaren elizak ateak irekiko ditu 20:00etatik aurrera, musika klasiko zaleek Leticia Vergara mezzosopranoaren eta Maciej Pikulski piano jotzailearen kontzertuaz goza dezaten. Bikoteak Pergolesi, Gluck, Toldrá, Montsalvatge eta Canteloube-ren musika piezak eskainiko ditu.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Uztailaren 23tik 29ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02