Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

2018ko jaien antolatzaileek aurtengo pregoilaria aukeratzeko proposamenak aurkezteko epea ireki dute.

Artziniega sustatzeagatik edo haren berri emateagatik edo edozein arlotan (kirola, kultura, gizartea, elkartasuna, ekintzailetza, etab.) adierazgarriak izateagatik nabarmentzen diren pertsonak edo erakundeak proposatu behar dira.

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 31n amaituko da.

Proposamenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dira.

Proposamenetan, hau aurkeztu behar da:

a) Hautagai gisa proposatzen den pertsonaren edo erakundearen izena.

b) Proposamena aurkezteko arrazoiak.

Jasotako proposamenekin, Herritar Informazio Batzordeak hiru aukeratuko ditu. Ondoren, herritarrak haietatik 2018ko Jaietako Pregoilaria bozkatzeko epe bat hasiko da.

(*) Batzordeak beretzat gordetzen du bere ustez baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak kontuan ez izateko eskubidea.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02