Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak eta Landa Garapenerako Zabaia elkarteak jakinarazi nahi dute, iragan asteartetik, iraila 25, datorren ostirala, irailak 28ra bitartean, zabalik izango dela  “Comprando en Artziniega siempre ganas | Artziniegan erosita guztiok irabazle” kanpainan parte hartzeko aukera luzatzen dien izena emateko epea. Kanpainak Artziniegan erosketak egin daitezen du helburu.

Izena eman nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu prestakuntza establezimenduek hurrengo dokumentua bete eta ostirala baino lehen aurkeztu beharko dute Artziniegako udaletxean.

Izena emateko orria

Comillaserako txangoaren inguruko informazioa

Iraialren 26a eta urriaren 11 bitartean izena emateko epea zabalik

Gordelizera, La Ventara eta Erretes Tudelara egiten den Angostinako urtegiko ur-horniketaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko asmoz, Artziniegako Udalak honako hau jakinarazi nahi du:

Hiru auzo hauen ur-horniketa zerbitzuarekin erlazionatutako arazoak behin betirako alde batera utzi, eta ondorioz, gaiak udalerriko gainerako auzokideen artean eragiten ari den minberatasuna bertan behera uzteko, Artziniegako Udalak eta Kantauriko Urkidetzak, premiazko lan hauek burutuko ditu:

a) Irailaren 18az geroztik, Gordelizeko ur-tanga Artziniegako EUAko uharkako urekin betetzea, bakar-bakarrik eta ez bestetik, izan ere kontsumorako osasun indize guztiak betetzen baititu.

b) Behinik behin, eta Edateko Uren Araztegia eta Gordelizeko ur-tanga arteko behin betiko lotura lanak egikaritzen diren bitartean -183.000 euroko diru-laguntza duen eta 2019an egingo dena- bi puntu hauek lotuko dituen lur gaineko hoditeria jartzea. Honela, Gordelizeko ur-tangara ez da Angostinako urtegiko urik helduko, baizik era EUAkoa, baizik.

Ur edangarria hornitzeko zerbitzuaren inguruan herritarren artean sortutako kezka kontuan hartuz, Artziniegako Udalak zera jakinarazten du:

Uraren egoera berresten aldera, guztira, 17 azterketa burutu dira –irailaren 19an eta 20an-: 6 Artziniegako herrigunean (Artziniegako Ur Edangarria Tratatzeko Estazioak banatutako ura, beti edangarritzat jo dena), 4 Bentan, 5 Erreta Tuteran eta 2 Gordelizen (behin-behinekoz zisterna bide...z hornitua).

Egindako lagin bakoitzak berresten duenez, ura edangarria da, izan ere, ez da kutsadura mikrobiologikoaren zantzurik hautematen.

Hala Artziniegako Udalak nola Kantauriko Urkidetza Partzuergoak gorabehera itxitzat ematen dute eta Artziniegako herritarrek kontsumitzen duten uraren kalitatea baieztatzeko jarraipen erregularrarekin jarraitzeko moduan dira.

Hauek dira Artziniega, Amurrio eta Laudio, eta nola ez! Aiaraldeko txakolindegi desberdinak ezagutzeko antolatutako bisita desberdinak ...

Zure beharretara egokien moldatzen dena aukeratu eta gozatu gure lurraldeaz: :

Antzetutako bisita Artziniegan

Antzeztutako bisita Amurrion

Antzeztutako bisita Laudion

Aiaraldeko txakolindegietara bisitak 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02