Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Ur edangarria hornitzeko zerbitzuaren inguruan herritarren artean sortutako kezka kontuan hartuz, Artziniegako Udalak zera jakinarazten du:

Uraren egoera berresten aldera, guztira, 17 azterketa burutu dira –irailaren 19an eta 20an-: 6 Artziniegako herrigunean (Artziniegako Ur Edangarria Tratatzeko Estazioak banatutako ura, beti edangarritzat jo dena), 4 Bentan, 5 Erreta Tuteran eta 2 Gordelizen (behin-behinekoz zisterna bide...z hornitua).

Egindako lagin bakoitzak berresten duenez, ura edangarria da, izan ere, ez da kutsadura mikrobiologikoaren zantzurik hautematen.

Hala Artziniegako Udalak nola Kantauriko Urkidetza Partzuergoak gorabehera itxitzat ematen dute eta Artziniegako herritarrek kontsumitzen duten uraren kalitatea baieztatzeko jarraipen erregularrarekin jarraitzeko moduan dira.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02