Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako jaietako beste hitzordu nabari bat irailaren 6an helduko da, datorren ostegunean, alegia: Artziniegako Udalak, Arceniega Hestebeteak eta Artziniegako txirrindularitza klubak antolatutako txapelketa. 

Bertako parte hartzaileez osatuttako bikoteek parte hartuko duten txapelketan, bost joko jokatuko dira frontoian eta saria, hestebete sorta batzuk izango dira.

Izen ematea dohainik

Artziniegako jai egitarauaren testuinguruan, datorren asteartean, irailak 4, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Supitukik antolatutako haurrnetzako playback lehaketa egingo da.

15 urte baino gutxiagoko hiru parte hartzaileez gutxienez osatutako taldeek Ostargi tabernak utzi beharko dute playback-a egiteko ukeratutako abestia eta abesti horrek ez du 8 minutu baino gehiago irun beharko.

Igande honetako, irailak 2 duen horretan egingo den goizeko 11:00etako mezaren ostean, enkante herrikoi eta tradizionalari paso emango zaio. Enkantean, herritarrek eskainitako produktu desberdinak enkantatuko dira, beti ere hauekin bildutako diruaz, Sandutegian mantentze eta eraberritze lanak egite aldera.

Artziniegako Udalak eta Artziniegakko Txirrindularitza Klubak antolatuta, irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiera emango zaio, "Iturritik iturrira" lasterketako kategoria desberdinen hamaikagarren edizioari.

Hauetariko bakoitzaren ezaugarriak honako hauek dira:

Kategoria eta ibilbidea:

  • Haurren kategoria (6 urte bitartean) Zahar egoitzatik Uriko atera.
  • Kadeteen kategoria (6-10 urte bitartekoentzat), Zahar egoitzatik Dorrera
  • Junior kategoria (10-14 urte bitartekotentzat), Ribacobatik, Uriko Atera
  • Senior kategoria (14 urte baino gehiagokoentzat), Presatik Uriko atera.

2018ko Jaietarako PREGOILARIA aukeratzeko hautak erabaki ostean, aurretiaz interesatuekin harremanetan jarri eta behin betiko aukeratzerako deialdia jakitera eman zen.

Gaur bertan hautagaietako bik, Mateo Lafraguak eta Valentín Campok, hautatze prozesutik ateratzeko erabakia hartu dutela jakinarazi dute.

Gainontzeko bi parte hartzaileekin berriz ere harremanetan jarrita eta beraiekin adostuta, jai-antolatzaileek honako erabakia hartu dute:

1.- Pregoilaria aukeratzeko bozketa prozesua bertan behera gelditzen da.

2.- Arceniega Hestebeteak PREGOIA irakurri eta Antonio González Lerak (Kali) TXUPINAZOA jaurtiko du.

Arceniega Hestebeteak 1940 urtean sortu zen. Harrez geroztik, Artziniegako udalerria ezagutzera ematen lagundu du bere produktuen bitartez, batez ere bere odolosteekin.

Arceniega Hestebeteak urte asko daramatza eskuzabalki jaiak, Aintzinako Merkatua eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekintza babesten.

Antonio González Lera “Kali” hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Artziniegan Arabako Odol Emaileen Elkarteko ordezkari gisa. Hogeita hamar urte baino gehiago, odol emateko kanpainetan dena txukun eta behar bezala egon dadin. Lan mardula bezain garrantzitsu honek gu guztion aintzatespen eta esker ona merezi du.

Kali, gainera, herriarenganako konpromiso estua dutenetako bat da. Beti antolatzen diren ekintza guztietan eta talde guztiei laguntzeko prest.

Hori dela eta, aurten pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko dutenak Arceniega Hestebeteak eta Antonio González Lera, “Kali” izango dira.

ZORIONAK!!!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02