Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

2018ko Jaietarako PREGOILARIA aukeratzeko hautak erabaki ostean, aurretiaz interesatuekin harremanetan jarri eta behin betiko aukeratzerako deialdia jakitera eman zen.

Gaur bertan hautagaietako bik, Mateo Lafraguak eta Valentín Campok, hautatze prozesutik ateratzeko erabakia hartu dutela jakinarazi dute.

Gainontzeko bi parte hartzaileekin berriz ere harremanetan jarrita eta beraiekin adostuta, jai-antolatzaileek honako erabakia hartu dute:

1.- Pregoilaria aukeratzeko bozketa prozesua bertan behera gelditzen da.

2.- Arceniega Hestebeteak PREGOIA irakurri eta Antonio González Lerak (Kali) TXUPINAZOA jaurtiko du.

Arceniega Hestebeteak 1940 urtean sortu zen. Harrez geroztik, Artziniegako udalerria ezagutzera ematen lagundu du bere produktuen bitartez, batez ere bere odolosteekin.

Arceniega Hestebeteak urte asko daramatza eskuzabalki jaiak, Aintzinako Merkatua eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekintza babesten.

Antonio González Lera “Kali” hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Artziniegan Arabako Odol Emaileen Elkarteko ordezkari gisa. Hogeita hamar urte baino gehiago, odol emateko kanpainetan dena txukun eta behar bezala egon dadin. Lan mardula bezain garrantzitsu honek gu guztion aintzatespen eta esker ona merezi du.

Kali, gainera, herriarenganako konpromiso estua dutenetako bat da. Beti antolatzen diren ekintza guztietan eta talde guztiei laguntzeko prest.

Hori dela eta, aurten pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko dutenak Arceniega Hestebeteak eta Antonio González Lera, “Kali” izango dira.

ZORIONAK!!!

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02