Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Mendieta Kulturak antolatuko duen argazki erakusketan, Artziniegako Udaletxe zaharrean, 2018ko uztailaren 7tik 28ra parte hartzeko aukera ematen dizu.

Parte hartzeko baldintzak:


- Gaia: ARTZINIEGAKO PATRIMONIO ARKITEKTONIKO ETA NATURALA. Gure hiriburuko edertasuna eta patrimonioko garrantzia azpimarratzeko helburua da, gure ondarea, inguruaren zaintza, eta sostengarria eta kulturala den turismoaren garapena bultzatuz. 

- Gehienez 3 argazki aurkeztu daitezke.

- Aurkezteko epea: Ekainaren 20 arte (barne).

- Argazki digitalak izango dira, GOIKO ERRESOLUZIOAN, JPG FORMATOAN, 10mb baino handiagoak badira wetransfer bidez bidali daitezke. Helbidea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  IZENA, ABIZENAK ETA argazkien IZENBURUAK aipatuz. Erakusketan egongo diren lanak gure Elkarteko partaidek eta argazkilari profesionalak diren Lorea Rementeriak eta Roberto Gonzalezek aukeratuko dituzte. Aipatutako argazkilari profesionalen lanekin batera erakutsiko dira aukeratutako argazkiak.

Erabiliko den komunikabidea e-posta izango da.

Elkarteak argazkiak handitzeko, antolaketa eta erakusketaren aretoan kokatzeko ardura izango du. 

Argazkiak salmentan egongo dira erakusketan bertan, 50€tan. %90a egilearentzat izango da eta beste %10a Mendieta Kultura elkarteak antolatuko dituen hurrengo ekintzak antolatzeko erabiliko dira.

 

IZEN-EMATEA eta ORDAINKETA: Eman izena Udaletxean ekainaren 14ra arte eta ordaindu eskudirutan izena ematean.

BUS ORDUTEGIA
➢ Irteera: 9,30etan (Bizkaibus)
➢ Itzulera: 19,00etan Argantzundik

*OHARRAK:
1) Irteera egiteko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena.
2) Adingabekoak adin nagusiko batez lagundurik joan beharko dute, edo gurasoen/legezko tutorearen baimen idatziarekin. Baimen idatzia beteta eta sinatuta entregatu beharko da Udaletxean izena ematean.
3) Finkatutako orduan norbait falta bada, autobusak ez du 15 min. baino gehiago itxarongo.

Gurasoen edo tutore legalaren baimena adin txikikoentzat

Interesdunei jakinarazten zaie maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.

            Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2018ko ekainaren 5ean. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.

            Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bidez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).

2018ko uztailaren 25etik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordaindu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.

            Banku-helbideratzeen altak edo aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, Alde Zaharreko jaia dela eta, bihar larunbata, ekainak 2, arratsaldeko 16:00etan hasi eta jaia bukatu bitartean, Goiko Plazan ez da aparkatzeko aukerarik izango.

Sei autokarabanentzako espazioa, Kiroldegiaren eta udal igerilekuen artean. 

JAKIN BEHARREKOAK:

Baimendutako egonaldia, 72 ordu. Gaua igarotzea eta ur aldaketa doakoak dira. Argindarra bakarrik ordaintzen da: 3 euro 12 orduko. Fitxak Udaletxean, Museo Etnografikoan edo herriko dendetan eskura daitezke, bertatik 600 bat metrora:

 

IZENA

HELBIDEA

TELEFONOA

MUSEOA

ARTZINIEGA MUSEOA

Arteko Aldapa, 12

945 396 210

DENDA

CASA TAIDA

Dorreko Aldapa, 2

 
SUPERMERKATUA UNIDE Jauregia etxaldea 1-2 945396952

TABERNAK

LAS PISCINAS

Barcena, 7

945 396 423

LA VILLA

Hiriko Atea, 3

 

OSTARGI-KOBA

Barrenkale, 9

945 396 508

PIRINEUM TABERNA

Barrenkale, 29

671 701 029

 

Argibide gehiagorako:

+34 945 396 210

https://www.campercontact.com/es/espana/pais-vasco/artziniega/63699/parking

https://park4night.com/lieu/75815//artziniega-7-barrio-la-b%C3%A1rcena/spain/%C3%81lava#.W1hLko1wXIU

https://www.areasac.es/artziniega/alava/artziniega_6814_1_ap.html

https://ehfurgo.eus/2023/02/24/euskal-herriko-akgunerik-onenak/

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02