Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesdunei jakinarazten zaie maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.

            Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2018ko ekainaren 5ean. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.

            Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bidez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).

2018ko uztailaren 25etik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordaindu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.

            Banku-helbideratzeen altak edo aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02