Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Bere izenak ongi dioen moduan, entzulea izango da jaun eta jabe bihar ostirala, frontoiaren inguruetan martxan jarriko den egitasmoan.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolariekin gozatzeko aukera berri bat eskaini nahi izan die bertsozaleei eta horretarako Arabako 16 bertsolarik hartuko dute parte bihar Artziniegara helduko den saio bereziak.

Oholtzarik gabeko aretoetan jokatzen dira saioak eta ikus-entzuleak erabakitzen du nork egingo duen bertsotan finalean; hori bai, azken saioan ez da epailerik izango eta ez da irabazlerik izendatuko.

Hitzordua bihar, ostirala, maiatzak 4, arratsaldeko 20:30ean frontoian.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02