Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du bihar larunbata, martxoak 10, Aiarako Biraren XXIX edizioko hirugarren etapa dela eta, trafikoak zenbait eragin pairatu beharko dituela: 

15:45tan hasi eta arratsaldeko 17:45ak bitartean, trafikoa eten eta aparkatzea debekatuta egongo da honako leku hauetan:

  • SARATXAGUREN ALDAPA
  • GELTOKI PLAZA
  • BARRENKALE
  • HIRIKO ATEA
  • GARAI ETORBIDEA
  • ARENATZAKO BIRIBILGUNEA

Eguerdiko 14:00etan hasi eta proba bukatu bitartean, aparkatzea eta zirkulatzea debekatuta egingo da, honako toki hauetan:

  • FRONTOI PLAZA

Hala ere, antolatzaileek jakinarazi gura dute, garabi zerbitzua izango dela, debekatutako inguruetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu ahal izateko. 

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, datorren asteazkenean, martxoak 7, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Udaleko Osoko bilkuraren ez ohiko sesioa egingo da. 

Sesioaren gai zerrenda osatzen duten gaiak honako hauek izango dira:

  • Hala badagokio, 2018ko otsailaren 8an egindako sesioaren aktaren onespena
  • Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala 
  • Alkatetzaren ebazpenen berri ematea 
  • Udal kudeaketaren kontrola
  • Eskaerak eta galderak

Artziniegako Udalak, bertako elkarte, talde, establezimendu eta bizilagunei dei egin gura die, 2018ko Artziniegako jaiak antolatzeko bilkuran parte har dezaten. 

Bilkura datorren ostiralean, martxoak 9, arratsaldeko 19:00etatik aurrera egingo da Udaletxe Zaharrean.

ARTZINIEGAKO JAIEN ANTOLAKETA

  • Martxoak 9
  • 19:00etan 
  • Udaletxe Zaharrean.

Zer hobeagorik gure haurrak txiki txikitatik literaturaren mundu zorgarrian murgiltzea baino!

Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, martxoak 19 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Lur Usabiagak eskainitako "Loaloa urtxiñoa" ipuinaz goza dezaten.

Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan. 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02